Saltatu eta joan eduki nagusira

BIZKOTXOA

Mmm... Leianek egin duen bizkotxoaren usaina nire etxeraino iristen da! Eskerrik asko errezetarengatik!

OSAGAIAK:
    -LIMOIZKO BI JOGURT
    -LAU POTO IRIN
    -HIRU POTO AZUKRE
    -POTO BAT OLIO
    -LEGAMIA
    -LAU ARRAUTZA ETA NAHI BADUZUE TXOKOLATEA.

PRESTATZEKO MODUA:
NAHASTU OSAGAI GUZTIAK ONTZI BATEAN, IRABIAGAILUA ERABILIZ. IGURTZI MOLDEA OLIO PITTIN BATEKIN ETA IRIN PIXKA BATEKIN, ETA BOTA PRESTATU DUGUN OREA. SARTU AURREZ BEROTUTAKO LABERA, ETA EDUKI ORDUBETEZ,185 ºCra.
ON EGIN! HORRELA GELDITZEN DA.

 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

BIBA ZUEK!!📺🎤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.