Saltatu eta joan eduki nagusira

Eutsi Aduna!

 Bi hilabetetako lanaren ostean, osasun neurriak arduratsu betetzen, indar berriturik, kantuz eta dantzaz..hementxe duzue ilusio handiz Adunako ikasleek mundu guztiarekin partekatu nahi dugun bideoa: EUTSI ADUNA! Jesulamea Challenge" 

Eutsi zuek ere!


Iruzkinak

  1. Oso oso ona ZORIONAK egindako lanagatik.Benetan asko ikasten dute honelako gauzekin ere.
    GORA ADUNA!GORA ESKOLA PUBLIKO KALITATEZKOA !GORA ADUNAKO ESKOLA!

    ErantzunEzabatu
  2. Ze polita!!! Egoera aldrebes hau bizitzea tokatzen ari zaigun honetan, benetan eskertzen da horrelako irudi ederrekin gozatzeko aukera izatea. Jarraitu horrela lanean eta irudimenari ematen. Zorionak!!!

    ErantzunEzabatu
  3. Aupa Adunako eskolako guztiak! A ze lana egin duzuen denok! Txapeldunak zarete! Segi ikasten, ilusioz gozatzen ta elkarrekin partekatuz ekintzak. Garai honetan ere baloreak ta ekintzak garrantzitsuak dira. Biba zuek!!

    ErantzunEzabatu
  4. Mila esker zuen animoengaitik! eskertzen dira eta gustura jasotzen ditugu :).
    Esaera-zaharrak dioen bezala "Gustuko lekuan aldaparik ez".
    Egoera aldrebes hau pasatzen denean zuek ere gurekin parte hartuko duzuelakoan irrikaz gaude.
    Izan garelako
    Oraindik ere bagera
    Eta beti izango gera

    Aupa Aduna!!! :)

    ErantzunEzabatu
  5. ZO RA GA RRI A.... 🥰
    Ederra benetan. ZORIONAK
    Gora Adunako eskola

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

Ikasturte amaierako jaialdia🎊🥳

Ekainaren 14an ospatu genuen gure eskola komunitatearen ikasturte amaierako jaialdia, eta benetan egun berezia izan zen guztiontzat. Urte osoan zehar egindako lanaren ostean, momentua iritsi zen elkarrekin ospatzeko eta 6. mailako ikasleei agur hunkigarria egiteko. Goizean, jaialdia jolasekin hasi genuen frontoian. Ondoren, ikasleen eta familien aurrean agurra egiteko unea heldu zen. 6. mailako ikasleek eskolari agur esateko une berezia izan zuten ere. Sorpresa berezi bat prestatu ziguten: Saturday Night abestia dantzatu zuten, eta denok txaloka eta animatzen aritu ginen.💃🕺 Eguna borobiltzeko, bazkari goxoa izan genuen eta jai giro aparta izan zen. Bingoa, apustua, musika... girotu zuten arratsaldea.🎤 Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta bereziki 6. mailakoei, zorte on etapa berrian!

BIBA ZUEK!!📺🎤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!!