Koronabitxus taldekoek, Lurra planetarekin batera, erliebea aldatzen ari dela ikasten ari gara. Prozesu horretan hainbat fase daudela ere ikasi dugu, horien artean, sedimentazioa, aldaketa guzti horretan azkeneko fasean gertatzen dela ikusi dugu. Gaur gai horri eutsiz, Koronabitxus taldekoek esperimentu bat egin dugu: harri sedimentarioak sortu ditugu. Hau egiteko, ontzi bat, gatza, irina, harritxintxarrak, hondarra eta ura erabili dugu. Ibai bat irudikatuz, garraioa eta sedimentazioa nola gertatzen den esperimentatu dugu.