Saltatu eta joan eduki nagusira

Adunako Film Laburren Festibala





Ikasleak zuzendari, aktore zein ekoizle bihurtu gara eta film laburren emanaldi bat prestatu genuen Adunako kultur aretoan gure lehen ikas egoerari bukaera emateko. Alfonbra gorritik dotore jantzita paseatu eta bukaeran modadutxo bat jateko tartea izan genuen.

Hona hemen zikloka egin ditugun film laburren bideoak. Atzerrira ere salto egin dugu eta ingelesezko lanak ere aurkezten dizkizuegu hauen artean. Gustatuko zaizkizuelakoan... Aduna Herri eskolako izarrak!!



1. zikloa: zubia

2. zikloa: Beldurrezko pasartea

3. zikloa: sagarren bidea

3.zikloa: Adunako txokoak 

3. zikloa: Adunako liburutegia

3.zikloko Stop Motion


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

BIBA ZUEK!!📺🎤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.