Saltatu eta joan eduki nagusira

Kalabaza bizkotxoa

Eskolako baratzean kalabaza bat hazi zen. Urriak 25ean kalabaza horrekin bizkotxo bat egitea okurritu zitzaigun. Orduan eguraldi kaixkarrarekin errezeta egin genuen. Honats pausuak:


Osagaiak (8 lagunentzat) :

-250 g kalabaza edo kuia  ( gordina eta garbia)
-200 g azukre
-3 arrautza
- 70 g oliba-olio
-250 g irin
-16 g legamia
- Kanela-hautsa goilarekada txiki bat





Nola egin (pausuak)
  • Kalabaza kubo txikitan moztu eta ontzi batean, su motelean irakiten jarri .
  •                                    
  • Kalabaza egosita dagoenean, sardexka batez zanpatu eta azukrea nahastu.


  • Aurreko nahasketari arrautza irabiatuak, irina, olioa, kanela-hautsa eta legamia ondo nahastu.

  • Orea molde batera bota eta aurrez berotutako labean sartu (180 gradutan, 30 minutuz).
  • Hozten utzi, moldetik atera eta prest duzu bizkotxoa gau beltza, urtebetetze festa etab, behar bezala ospatzeko.




ON EGIN!!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

BIBA ZUEK!!📺🎤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.