Eskolako ikasle guztiok hartu dugu parte gure eskolako arrainen izen aukeraketan eta azkenik honako izen hauek izan dira gustukoenak: NEMO, ELUR eta SUA.
Oso izen aproposak aukeratu dituzue!! Asko gustatu zaizkigu!! Arrainen zaintzaren inguruan zalantza bat sortu zaigu etxean... Zeinek zaintzen ditu arrainak asteburuetan? Ez al dute janaririk behar egun horietan? Agian nahikoa izaten da ostiralean emandako janariarekin.... ez dakigu!! Norbaitek argituko? Mila esker!!
Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.
Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek programan parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!!
Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.
Arrainen izenak aukeratzeaz gain, jana emateko ere hainbat bolondres izango dituzue, baina garbitzeko...???
ErantzunEzabatuOso izen aproposak aukeratu dituzue!! Asko gustatu zaizkigu!! Arrainen zaintzaren inguruan zalantza bat sortu zaigu etxean... Zeinek zaintzen ditu arrainak asteburuetan? Ez al dute janaririk behar egun horietan? Agian nahikoa izaten da ostiralean emandako janariarekin.... ez dakigu!! Norbaitek argituko? Mila esker!!
ErantzunEzabatu