Kaixo, azken bi asteetan errefuxiatu eta migranteen gaian murgildurik gabiltza LH5-6 ko ikasleok, gaur egungo gaia izanik, zer ote diren, nondik datozen, zergatik...jakin nahian. Horretarako, eztabaidan murgildu gara, eta ideia desberdinak irten dute gelan. Ideiak pixka bat argitu dizkigun bideo bat ikusi dugu ondoren, errefuxiatuei buruzko informazioa eman diguna, ingelesez. Zalantzak argitu ondoren, taldeka, bideotik aukeratu dugun ideia bat isladatuz, marrazki bana egin dugu. Azkenik, blogera igo ditugu hauek, eta bakoitzean isladatu nahi izan dugun ideia azaldu dugu hitzez: 1-Eñaut eta Eneko: Irudi honetan, atzeko aldean pertsona asko ikusi ahal ditugu. Horiek errefuxiatuak dira, eta kexu dira. Militarrek ez diete uzten pasatzen, baina paperak erakutsi dizkiete eta orduan utzi egin diete autobusera igotzen, hortik beste herrialde batera joateko. 2-Denis, Ander, Julen, Aiert eta Markel: Zenbait herrialdetan, erlijio, sexu joera edo iritzi desberdineko per...