Saltatu eta joan eduki nagusira

Aquariumera irteera

Astelehenean, Donostira joan ginen Aquariuma bisitatzera. Goizean, 4-5 urtekoak eta 1.mailakoak joan ziren eta bazkal ostean gainontzekoak. Bertan gauza mordoa iksui eta ikasi genituen, jarraian atentzioa gehien deitu ziguna duzue:

 Aquariumera sartzean hasieran museora joan ginen eta bertan Euskal Balearen hezurrak zeuden, 11mkoa, beste bat txikiagoa ere bazegoen, 7 mkoa, hau beste bale mota batekoa. Euskal Balea, Getariko, Zarauzko eta Orioko arrantzaleek harrapatu zuten, baina bueltan ekartzerakoan arazoak izan zituzten. Berez, aurrenekoak arpoia sartzen Zarauzkoak izan ziren, eta beraientzat zen balea, baina Getarikoek 3 traineru eraman zituztenez, beraiek eraman nahi zuten. Ados jartzen ez zirenez, borrotu egin ziren. Bitarte horretan, balea usteldu egin zen eta Donostiako udalak erosi zuen ikerketak egiteko. Gerora, Aquariumek erosi zuten eta orain erakusgai daukate.


Ba al zenekiten, arraiek guk baino 7 aldiz gehiago entzuten dutela? Eta gorputz guztitik entzuten dutela?

Uretako animalia pila zeuden: tiburoiak, itsas-zaldiak, marmokak, katu-marrazoa, korbinak, itsas- izarrak, sardinak, arrai tropikalak, aingirak, raya arraiak...

Akuariorik handienean, Ozeanario izenekoa, tamaina eta klase ezberdineko 5000 arrai daude. Tanke honek, ia 2 milioi litro ur dauka.






 Bi tiburoi daude, bata arra Txuri izenekoa eta bestea Kontxita, emea. Txurik  bi pitilin dauzka eta Kontxitak berriz, bi umetoki, horregatik, Kontxita Txuri baino handiagoa da. Marrazoei, hortzak erortzean beste bat ateratzen zaie, baina hortz guztiak galdu ezkero, beste bi ileara gehiago ateratzen zaizkie. Kontxitak adibidez, 3 hortz ilara ditu.

Nahiz eta Ozeanarioan tamaina ezberdinetako arraiak egon, handiek ez dituzte txikiak jaten, astearte-ostegun eta larunbatetan janaria botatzen dietelako. Beti, aurrenekoak, tiburoiak izaten dira. Hauek hasetzean, beste arraiei ematen die
te jatez.

Katuarraien arraultzak gardenak dira, kumea arraultzaren barruan ikusi genuen, baita 2 astetako katuarrai kume bat ere.

 Udaran, gaixotutako dordoka bat ekarri zuten Satanas II izeneko itsasontzian, eta bertako biologoak sendatu ondoren, itsasoratu egin zuten.





Marmokak, izaki bereziak dira. Burbuiminik gabekoak, eta tentakulo pozoitsuak dituzte, bertatik jaten dutelarik. Buruan, lore formako atal batetik plaktona jaten dute.


Sardinak, beti norabide berdinean eta taldean joaten dira, animalia handietatik babesteko.
Olagarro bat ere ikusi genuen. Honek, ahoa, 8 besoen artean du. Tentakuloetan dituen bentosei esker, itsasi egiten da.

Itsas izarrek, 5 hanka dituzte, baina batzuek 4 edo 6. Ugaltzeko garaian, hauek hanka bat galtzen dute, hori kumea delarik.



Oso bisita interesgarria izan zen, gauza pila ikasi eta ikusi genituen!

Iruzkinak

  1. Zein interesgarrria ikusi eta ikasitako guztia!!! Ondo pasatzeaz gain, han jasotako informazioa oso ondo etorriko zaizue Itsasoa proiektua lantzen jarraitzeko.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

2024/2025 ikasturtea

 Ongi etorri 2024/2025 ikasturte berrira!  Oporrak ondo dsfrutatu ondoren, hemen gaude berriz ere bueltan ikasturte honek ekarriko dizkigun sorpresaz gozatzeko. Ikusten duzuenez, irakasle berriak daude. Hauek ere ilusio haundiarekin etorri dira Adunara, goazen denon artean gure famili txiki haundi hon etara ongietorri goxo eta polit bat egitera! 

KEZKAMUXELAK

GURE PANPINTXO MAITAGARRIAK.

Adunako Film Laburren Festibala

Ikasleak zuzendari, aktore zein ekoizle bihurtu gara eta film laburren emanaldi bat prestatu genuen Adunako kultur aretoan gure lehen ikas egoerari bukaera emateko. Alfonbra gorritik dotore jantzita paseatu eta bukaeran modadutxo bat jateko tartea izan genuen. Zinemaldia Hona hemen zikloka egin ditugun film laburren bideoak. Atzerrira ere salto egin dugu eta ingelesezko lanak ere aurkezten dizkizuegu hauen artean. Gustatuko zaizkizuelakoan... Aduna Herri eskolako izarrak!! 1. zikloa: zubia 2. zikloa: Beldurrezko pasartea 3. zikloa: sagarren bidea 3.zikloa: Adunako txokoak  3. zikloa: Adunako liburutegia 3.zikloko Stop Motion