Saltatu eta joan eduki nagusira

REFUGEES (Errefuxiatuak). LH 5-6, BSZ

Kaixo,

azken bi asteetan errefuxiatu eta migranteen gaian murgildurik gabiltza LH5-6 ko ikasleok, gaur egungo gaia izanik, zer ote diren, nondik datozen, zergatik...jakin nahian. Horretarako, eztabaidan murgildu gara, eta ideia desberdinak irten dute gelan. Ideiak pixka bat argitu dizkigun bideo bat ikusi dugu ondoren, errefuxiatuei buruzko informazioa eman diguna, ingelesez. Zalantzak argitu ondoren, taldeka, bideotik aukeratu dugun ideia bat isladatuz, marrazki bana egin dugu. Azkenik, blogera igo ditugu hauek, eta bakoitzean isladatu nahi izan dugun ideia azaldu dugu hitzez:

1-Eñaut eta Eneko:


Irudi honetan, atzeko aldean pertsona asko ikusi ahal ditugu. Horiek errefuxiatuak dira, eta kexu dira. Militarrek ez diete uzten pasatzen, baina paperak erakutsi dizkiete eta orduan utzi egin diete  autobusera igotzen, hortik beste herrialde batera joateko.

2-Denis, Ander, Julen, Aiert eta Markel:


Zenbait herrialdetan, erlijio, sexu joera edo iritzi desberdineko pertsonak direlako kartzelara sartzen dituzte, eta bertan jipoitu edota akabatu ere egiten dituzte. 

3- Xela, Ekiñe eta Peru:


Errefuxiatuak beraien herrialdea eta etxea atzean uztera derrigortuak izan diren pertsonak dira. Hauek herria uzteko, kontrolak eta mugak pasa behar dituzte, eta hau askotan ez da erraza izaten. Gertatzen da paperak ez dituztenek herrialdea ezin utzi izatea. Paperak dituztenak pasatzen dira beste herrialde batera, han segurtasuna eta lasaitasuna topatzeko esperantzan.











Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.

Jaialdia 2016 (2. emanaldia)

Larunbatean, jaialdia ospatu genuen. Maila guztietako ikasleak bertsoak, abestiak eta antzerkiak eskaini zizkiguten. Bazkaltzeko orduan ere anbiente ederra eduki genuen: Hasteko agurrarekin hasi ginen eta aurresku hunkigarri bat prestatu zuten guraso elkartekoek eta bazkaldu ondoren karaoke errezitaldia egon zen. Egun polita pasa genuen elkarrekin! ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, gurasoak, aitona-amonak,...