31. irratsaioa, Arkaitz, Eñaut, Aiara, Urko, Denis, Aiert, Izar, Oihan, Maren eta Laiak prestatu dute, hainbat atalen artean, Elkano Fundazioko Rafa Zulaika eta Aranzadi elkarteko astronoma den Virginia García elkarrizketatu ditugu, dakizuen bezala, itsasoa gaia lantzen ari baikara. Virginiak, Pottoka belauntziak egindako bidaiaren zati batean parte hartu du eta bertan bizitutakoa kontatzera etorri da, eta Rafa berriz, Elkanori buruz aditu bat da.
Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina
Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).