Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2020

Olentzero eta Mari Domingi Adunan

 

Adunakaria

 Ikasturte berezi honetako azken egun honetan, hiruhileko honetan zehar landutako albisteak, gogo eta ilusio handiz aurkezten dizuegun Adunakarian bildu ditugu. Bertan, eskolako albisteak, Euskal Herrikoak, Espainiakoak, mundukoak zein kirolak, kultura eta denbora pasak aurkituko dituzue. 

Eguberri zoriontsuak eskolatik!

 

BERRITSU IRRATIA 36. emanaldia

Gaurkoa izan da, ikasturte berezi honetan egin dugun azken irratsaioa. Xela, Eneko, Ohian, Amets, Nora, Xuhar, Izar eta Uxueri egokitu zaigu gaur irratsaioa egitea. Arene eta Izarori egin diogu elkarrizketa. Gainera, gaur zozketa ere egin dugu eta zozketen irabazleak zeintzuk diren ere esan ditugu. Gabonei zuzendutako irratsaioa izan da gaurkoa. Entzun ea gustatzen zaizuen!

Azken musika saioa

Azken musika saioa berezia izan da. 12 Hoberenek etxeko instrumentuak ekarri dituzte eta musika saioa kontzertu bihurtu dugu. Hona hemen gure artistak. Mundialak zarete !!

12 hoberenak plastika egiten

Oso gustura aritu gara proiektu hau aurrera eramaten. Lehen, lanean ikusi gintuzuen eta oraingoan proiektua bukatu ondoren aurkezten. Ea gustatzen zaizkizuen!!!

KORONABITSUS ALBISTEGIA

koronabitxus gelakoek hiruhilabete honetan albistea lantzen aritu gara eta gure albistegia sortu dugu. Kalean , gelan eta eskolan grabatu eta gertatutako albisteak grabatzen primeran pasa dugu. Ikusi ikusi nolako berriak izan ditugun azkenaldi honetan.

Iratxoentzako etxea

Gelako kutxan ditugun iratxoentzat etxe bat egin dugu. Igerilekua eta dena jarri diegu...

Jerusalema challengera animatu dira Adunako eskolakoak

  EL DIARIO VASCO Adunako leku ezberdinetan grabatu zuten bideoa. NÚÑEZ aduna. Martes, 8 diciembre 2020, 00:21 Interneteko erronka berria da Jerusalema challenge, koronabirusak sortutako krisiak eragindako ezinegona arintzeko ideia duena. DG Master KGren 'Jerusalema' kanta abestuz eta dantzatuz bideoa egitea eta interneten zintzilikatu dute munduko hainbat txokotako herritarrek, eta Adunako Eskolako ikasle zein irakasleek erronka onartu eta erantzun oso ona izan duen bideoa argitaratu dute. «Dani Kultur teknikariak komentatu zigun erronka» eta ez zuten onartzeko dudarik izan. «Egoera triste honetan alaitasuna transmititu» nahi izan dute bideoarekin Iñaki Pagola irakaslearen esanetan.

Eitb Maratoia

 Aurten ere Eitb-k antolatzen duen Maratoiarekin bat egin dugu jarraian duzuen bideoarekin. Aurtengo egitasmoko doinuaz baliatuz, Koronabitxus gelakoek kopla berriak asmatu eta abestu egin dituzte.  Koronabirusarekin bizitzen ikasi dugulako, ez negar egin, gu elkarrekin! 

Euskararen eguna

Gaur Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu Adunan. Egoera korapilatsu honetan ere burbuilak izan ditugu, osasun-neurriak mantendu arren. Aurten ere umore onez eta alaitasunez ospatu dugu euskararen eguna. 

Eutsi Aduna!

 Bi hilabetetako lanaren ostean, osasun neurriak arduratsu betetzen, indar berriturik, kantuz eta dantzaz..hementxe duzue ilusio handiz Adunako ikasleek mundu guztiarekin partekatu nahi dugun bideoa: EUTSI ADUNA! Jesulamea Challenge"  Eutsi zuek ere!

Adunatik Asteasura bizikletan

Astean zehar bizikletaren parte desberdinak eta orekako hainbat joku egin ondoren, inongo arazorik ez dugu izan.6. eta 5. mailako ikasleak Asteasura bizikletaz joan gara. Egun zoragarria pasa dugu eta nahi badezue inbidia piskat bat pasa onako video hau ikusi.

Jangela

2020/2021 ikasturtean Adunako eskolan jangelan bazkaltzen gelditzen direnen ABENDUKO menua honako hau duzue. OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke.

IRATXO GELAKO BIZITZA

  Iratxo gelakoak lan eta lan! jator eta alai!!!

Emakumearen aurkako indarkeriaren eguna!!!

Perretxiko gelakoak kartela margotu eta gure gelako leihotik zintzilikatu dugu. Aupa perretxiko margolariak...

Denboraren makinak, "Neolitiko" garaira garraitu gaitu!

Neolitiko garaian sartu gara! Kobazuloa kendu, tipia eraiki eta buztinezko ontziak egin ditugu!  Aupa perretxiko neolitoak!

"13 pinguinoak" mendian

Eguraldi ona aprobetxatuz "13 pinguinoak" gelakoak mendira irteera bat egin dute.

Perretxiku taldea ere aho bizi da!

Perretxiku taldekoak aho bizi txartela margotu eta aho biziak direla erakusten digute.

Denboraren makinan sartu dira!

Perretxiko taldea denboraren makinan sartu dira eta paleolito garaian atera dira, hezurrezko koilarea jantzita eta guzti! Gelaz gela pasa dira agurtzera, kobazuloa egin dute eta kobazuloko paretak apaindu dituzte bisonte, mamut eta oreinen margoekin. Odola, buztina eta ikatza erabili dituzte bere artelanetan besteak beste. Laister neolitikora bidaiatuko dute...eta sorpresa gehiago izango al dituzte? Laister jakingo dugu.

Goodbye song by lh3 and lh4

Today we sang the Goodbye song with Michael! We had a lot of fun!

Eskolako proiektua

Hodeiek eskolako proiektuan etxe bat egitea bururatu zaio. Oso gustura aritu da lanean. Xehetasun asko jarri dizkio. Bideoa ikusten baduzue, bere esplikazioak entzungo dituzue baita ere.  

Txirrindan oreka mantentzen

 Eguraldi ona aprobetxatuz txirrindakin disfrutatzen "koronabitxus" taldekoak.

Denboraren makina Adunan

Perretxiku taldeak denboraren makina egin dute eta beste garai batera joango dira bidaiatzera? Nora joango dira? Paleolitiko garaira. Ernee! Laister sorpresa gehiago izango dituzte gelan...

Elene itxialditik lanean

  Elene, bere ikaskide taldearekin etxetik ere lan egiten du.

Gustuko lanak egiten

"13 pinguinoak" gelakoak norberak bere gustuko proiektu aurrera ateratzen! Katapultak, gazteluak, tximeletak, etxeak, robotak, untxia...

13 pinguinoak kanpoan

Gaurko pandemiaren ondorioz, "pinguino" gelakoak eguraldi ona egiten duenean gustura ateratzen dira Matematika lantzea eta "giza bola"ra jolastera.

Etorkizuneko arkitektoak

12 hoberena gelakoak iraganeko arkitektuak dirudite. Eraikuntza interesgarriak egiten ari dira. Ikusi, ikusi bideoa nola ari diren...

Jangela

2020/2021 ikasturtean Adunako eskolan jangelan bazkaltzen gelditzen direnen AZAROAKO menua honako hau duzue. OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke.

Gau beltza edo Arimen gaua

 Adunako eskolan ere "Gau beltza" ospatu dugu.  Ikusi, ikusi bideo ze beldurraaaa....

Basoak eta erritmoa

 "Koronabitxus" taldekoak basoekin jolasten eta erritmoa lantzen.

Gau beltza Adunan

Lh5-6 mailako koronabitxus taldekoak Perritxikoen gelakoei kalabaza bat oparitu diete. Kalabaza gelako sarreran utzi dute burbuilak errespetatzeko. Gau beltza zer den azaldu digute eta ondoren kalabaza husten hasi dira gela apaintzeko.

Blogean bideo bat txertatu

 

DRIVEN karpetak antolatu

 

Jolas garaian saltoka

 Gaur jolas-tokian "12 hoberenak" gelakoak saltoak egiten ibili dira.  Oso ondo pasa dugu.

Eskola kanpoan

Gaurko pandemiaren ondorioz, "pinguino" gelakoak eguraldi ona egiten duenean jolas tokira joaten dira bere lanak egitera.  Oso gustura egoten dira gainera!

Ustekabean jolasgaraian

 Jolasgaraian jerusalema musika jarri eta ustekabean hau gertatu da. Ikusi, ikusi bideoa.

Basoen jolasa

Gaur, jolas garaian "12 hoberenak" gelakoak super ondo pasa dute basoekin erritmoa mantenduz.

Behin betiko arma

koronabirusa ulertzeko ipuinak! Behin betiko arma! Perretxiku gelako Angelak euskaraz grabatu du audioa eta beheko estekan klikatuz geroz ikasi, ikusi, entzun eta disfrutatu dezkezue. Mila esker Angela!!!

Borroka handia

koronabirusa ulertzeko ipuinak! Borroka handia! Perretxiku gelako Angelak euskaraz grabatu du audioa eta beheko estekan klikatuz geroz: ikasi, ikusi, entzun eta disfrutatu dezakezue. Mila esker Angela!!!

KANIKEKIN JOLASTEN

 Iratxo gelakoak kanikekin jolasten eta margotzen. ikusi, ikusi ze arte lan politak egin dituzten!

Zer da birus bat?

koronabirusa ulertzeko ipuinak! Zer da birus bat? Perretxiku gelako Angelak euskaraz grabatu du audioa eta beheko estekan klikatuz geroz: ikasi, ikusi, entzun eta disfrutatu dezakezue.  Mila esker Angela!!!

OBS web kamara

 

OBS studio

 

Laguntza Mendebaldeko Saharar Umeek !!!!

Saharar Errefuxiatu Kanpamentuetan bizi diren Ume eta herritarrek hainbat produktu, eskolako material eta neguko arropa behar dituzte. Hain zuzen bereziki, hauek:                                                                  - 8-12 URTE BITARTEKO UMEEN NEGUKO ARROPA                                                 - ESKOLAKO MATERIALEA                      ...

Classroom sortu irakasleak

 

Classroom ikasleak eta gurasoak

 

MEET bideoak sortzeko 2 aukera

 

Jangela

2020/2021 ikasturtean Adunako eskolan jangelan bazkaltzen gelditzen direnen URRIAKO menua honako hau duzue. OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke.

Nerea Mendizabal gurasoekin

Atzo arratsaldean Nerea Mendizabal eskolara etorri zitzaigun gurasoekin komunikazio ez bortitza, Txerto emozionala, pandemiaren (covid 19) ondorioak, errespetuzko komunikazioa eta beldurrak nola kudeatu erakustera. Gitarra ere ekarri zuen eta 2 abesti ere abestu zizkigun. Berak esan zigun esaldietako bat hauxe izan zen. “txerto emozionala” erabiliz sistema immunologiakoa indartu behar dugu.

IRUZKINAK

Nerea Mendizabal Psikopedagoga eskolan

Nerea Mendizabal eskolara etorri zaigu irakasleoi hitzalditxo bat ematera. Komunikazio ez bortitza, errespetuzko komunikazioa eta beldurrak ikasleekin nola kudeatu erakustera. Oso interesgarria eta baliagarria izan zaigu. Gurasoak gonbidatuak zaudete astelehenean arratsaldeko 16:00etan eskolan berak emango duen hitzalditxoan parte hartzera. Ahal izanez gero azaldu!!! oso interesgarria bait da.

MEET bideoa onartu Ikasle/Guraso

Netiketak: Interneten zaindu beharreko arauak.

• Identifikatu, hori da, esan nor zaren. • Ez idatzi LETRA LARRIZ, interneten garrasika zabiltzala adierazten bait du. • Idatzi baino lehen pentsatu. • Zaindu ortografia. Gogoan izan pertsona batekin ari zarela hitz egiten, ez ordenagailuarekin. • Ez iraindu inor sarean. • Iruzkina bidali baino lehen, berrikusi. • Gauza interesgarri bat esan nahi baduzu, ez izan beldurrik.

Perretxiku taldekoak

Koronabirusaren ondorioz banaka eta distantziak mantenduz jolasten ikasten ari gara "perritxiku taldekoak".

Koronabirasa ulertzeko ipuina

koronabirusa ulertzeko ipuinaren audioa eta marrazkiak dituzue ikusgai eta entzungai. Merezi du Angelak grabatu duen audioa entzutea. Beheko estekan klikatu eta disfrutatu!  

Bertsolariak eskolan

Gaur bertsozale eskolako Haritz eta Maialen etorri zaizkigu "korinabitxus" gelara. Beraiekin saio polit bat egin dugu. Elkarrekin bertsoak entzun eta abestu ditugu

Pantaila edo irudi bat kapturatu

Basopeta eguna

Ostiralean, ikasturteko lehen txangoa egin genuen Basopetara. txabolak egiten oso gustura ibili ginen eta elkarrekin hartuemanak sendotzeko ere primeran etorri zitzaigun.

Egun polita izan dugu Basopetan

Urtero bezala, atzo ere, ikasturteko lehen txangoa egin genuen Basopetara. Egun polita pasa genuen; txabolak egin, hamaiketakoa jan eta elkarrekin hartuemanak sendotzen.

BASOPETA EGUNA

Guk ere atzo primeran pasa genuen basopetako eguna. ikasturteko lehen txangoa izan da eta guri ere ederki etorri zaigu elkarrekin hartu-emanak sendotzeko. Beheko laukitxoan argazki batzuk zintzilikatu ditugu inbidia pixka bat pasatzeko!!!!!!

Basopeta eguna

Atzo, urtero bezala, ikasturteko lehen txangoa egin genuen. Aurten pandemiaren ondorioz gelaka joaten ari gara. Elkarrekin hartu-emanak sendotzen primeran ibili ginen.

Iraileko MENUA

2020/2021 ikasturtean Adunako eskolan jangelan bazkaltzen gelditzen direnen IRAILAKO menua honako hau duzue. OHARRA: Noizean behin otorduren bat alda daiteke.

Ikasturte honetako lehenengo eguna

Sei hilabete pasa ondoren gaur izan da ikasleen lehenengo eguna eta pandemia honen ondorioz sarrera berezia izan dugu. Protokoloak esaten digun bezala lehenengo eginbeharra tenperatura hartzea izan da. Ikasle eta irakasleei kasu egin ondoren poz pozik hasi dugu ikasturtea.

Ikasturtearen hasiera! NOR DA NOR???

"Don't worry be happy" 💖 Gora Bihotzak Iazko ikasturte bukaera oso berezia izan genuen, eta aurtengoaren hasiera ere ez dator guztiok nahiko genukeen bezala. Pandemiaren bilakaera ikusita,  zailtasunak zailtasun, ahalegin guztiak egingo ditugu gure ikasleen garapena eta segurtasuna bermatzeko. Ikasleak ahalik eta ondoen egoteko gure esku dagoen guztia egiten ari gara eta egiten jarraituko dugu. Denon laguntza eta indarrarekin aurrera egingo dugu.

Udara ona pasa

Ikasturte berezia agurtu dugu, pozik hasi genuen iraila eta martxo erdian denok etxera joan behar izan genuen. Hasiera batean bi astetako kontua izan arren, denboran luzatu egin da. Batzuentzat gogorra, beste batzuentzat luzea, astuna eta zeinek esango zuen, eskola faltan botatzen! Hiru hilabete hauetan, eskolako edukietaz gain, gauza asko ikasi ditugu denok, sukaldatzen, familian egoten, aspertzen, eskulanak eta dantzak egin ditugu, arratsaldeko 8etan txaloak jo ditugu... Azkenean, oporrak  iritsi dira. Ordenagailuak itzali, ahaztu bideodeietaz, eta disfrutatu familiaz eta lagunetaz, mendian, pistinan edo hondartzan eta.... GORA GURE BIHOTZAK!!!

Olerki errezitaldia

Olerki polit asko landu eta zenbait trikimailu ikasi ostean, olerki errezitaldia prestatu dute pantera beltzen gelakoek. Ikusi ze bideo politak!

Gimnasia akrobatikoa

Jone, Laia, Araitz, Nahia, Aner, Janitz, Leiane, Miren eta Ainara ere akrobatak bihurtu dira. Ikusi zeinen ondo egin dituzten irudiak!

ESKULAN UGARI EGIN DITUZTE HAUR HEZKUNTZAN

UDANEK GOMA EBAZKO TXORIA EGIN DU,  HONTZAREN ETXEKOA ETA MAKARROIEKIN LOREAREN KOLASA BUKATU DU.  ZU BAI ARTISTA! AITANA BERASARTEK EKILOREA EGIN DU MAKARROIEKIN ETA ONDOREN BERE AMAREKIN BATERA TXORIENTZAKO KANTOKIA EGIN DU. TXAPELDUNAK!       ANIMALIEN ETXEA EGIN DU AITANAK TXOTXEKIN! LAN HANDIA EGIN DUZU! ARATZEK HONTZARENTZAKO ETXEA EGIN DU! ARTISTA! UDANEK SIMETRIA JOLASA EGIN DU LASTOTXOEKIN! OSO AUSARTA IZAN ZARA!

BINGO MAHAI-JOLASAK HAUR HEZKUNTZAN

  HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK  EGUNEROKO PASEOA APROBETXATUZ INGURUA BEHATU DUTE ASTE HAUETAN ZEHAR. LANDAREAK, LOREAK ETA ANIMALIAK AURKITZEA EDO ENTZUTEA IZAN DUTE HELBURU BESTEAK BESTE.                                                                                                           ASTE HONETAN,   EHUNZANGOA, ARRANOA, KALA LOREA, SAN JOSE LOREA, SASIA/MASUSTA ETA LABANDA ZUHAIXKAK EZAGUTU ETA AURKITU DITUZTE BESTEAK BESTE. EÑAUT ETA UNAX-EK KALAK AURKITU DITUZTE DAGOENEKO! AITANA BERASARTEK KALA HANDIAK ETA SASI TXIKIA IKUSI DITU. IKASITAKO UDABERRIKO KONTZEPTUEKIN  BINGOAN JOLASTU DIRA BIDEOKONFERENTZIEN BIDEZ, BAITA ZENBAKIEN BINGOAN ETA HIZKIEN BINGOAN ERE. TXA...

Gimnasia akrobatikoa

"Aiora eta amatxo akrobata bihurtu gara, jejeje. Oso ondo pasa dugu irudiak egiten".   Hori artista parea! Segi horrela!

Giza gorputza

Arte hezkuntzan erronka berri bati ekin genion Pantera beltzen gelan;  giza gorputza era berezian irudikatzeari. Sormen handia erakutsi dute gure lagunek. Hona hemen egin dituzten lan bikainak:

Gimnasia akrobatikoa

Ekhi eta Urkik primeran ikasi dute gimnasia akrobatikoa zer den. Ikusi nolako irudiak sortu dituzten!

Jolasak asmatzen

Itsas zaldiei eta pantera beltzei birziklatutako materialarekin jolas bat sortzeko proposamena egin nien. Ikusi ze jolas politak asmatu dituzten! Oliver, Aiala, Maren eta Paulek egindako jolasak Jone eta Laiak egindako boloak Aiarak egindako jolasa