Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2014

EGUBERRI ON ESKOLATIK

Adunako eskolatik, eguberri eta urte berri on opa dizuegu. Gabonetako mezua entzuteko klikatu play ikonoari.

OLATU EZJAKINA

KAIXO , LAGUNAK. HEMENTXE JARRI DIZKIZUEGU HAUR HEZKUNTZAKOOK  EGINDAKO NOBELA GRAFIKOAK. 3 TALDETAN BANATUTA EGIN DITUGU. MITXEL MURUAREN OLATU EZJAKINA  IPUINEAN OINARRITU GARA. ENTZUN ETA ENTZUN ARITU GARA, GUSTURA GAINERA!!! ETA GUK IPUIN HORRI ILUSTRAZIOAK EGIN DIZKIOGU!!!!AKUARELAREKIN, ERROTULKIEKIN, PASTELA MARGOEKIN, TENPERAREKIN… ENTZUN ,ENTZUN IPUINA  ETA ONDOREN GOZATU GURE HIRU NOBELEKIN!!  

GABONETAKO ABESTIAK

Gabonetako entseguak egiten ari gara eskolan eta etxean ere entsaiatu nahi ezkero, aurtengo gabon kanten bilduma duzue hemen.

JOLAS KOOPERATIBOAK

TALDEAN IKASTEN IRAKASTEKO JOKOAK EGIN DITUGU. Lehiakortasunetik kanpo ikasleak hezi nahian, joko kooperatiboak egin ditugu. Eskolako ikasle guztiek parte hartu dute jokoetan. Helburua ikasleen arteko harremanak sendotzea, elkar ezagutzea eta ondo pasatzea izan da. Oraingo honetan zapiaren jokoa jolastu dugu.

HEZKIDETZA

Gabonak badatoz eta Olentzerok opariak ekartzeko orduan hezkidetza ere kontutan hartuko du. Mutilei ez al zaie sukaldatzea gustatzen? Ba al dira neskei bakarrik gustatzen zaizkien ipuinak? Eta mutilen gustukoak direnak soilik? Olentzerori pentsaraztea egingo dioten liburu batzuen azalak aurkezten dizkizuegu, ea zuei ere zer iruditzen zaizkizuen.

THE SHARKS

I like the shark, I made a presentation and if you want to whatch the video, klic on the video! Thank you Summer for helping me with the pronunciation!!!

EUSKARAREN EGUNA

Gaur euskararen eguna ospatu dugu eskolan. Arratsaldean hiru hilabete honetan landu dugun gaiarekin lotuz "ITSASOA" altxorraren bila jolastu dugu. Bukatzeko, gurasoen laguntzarekin gorputz mosaiko bat osatu dugu herriko frontoian EUSKARAZ! leloarekin. Ederki pasa dugu, irudi hauetan ikus daitekeen bezala!

THE OCTOPUS

The Octopus are very, very, very  fantastic. I hope you like my presentation. Thank you Summer for helping me with the pronunciation!!!

Untzi Museoa eta Izotz Jauregia

Donostiara irteera polita egin dugu. Untzi Museoan bakailaoa arrantzatzeko mota ezberdinak ezagutu eta amuak egiten ikasi dugu. Bidean, Amarako parkean jolastu eta bazkaldu ondoren Txuri urdin izotz jauregira joan gara. Izotz Jauregian diskoteka ere izan dugu eta ezibizio ederra eman dugu. Egun ederra pasa dugu.

THE MANTA RAY

I made a presentation of manta rays, if you want to have some imformation about it, play this video. I hope you like it. Thanks!!! Thank you Summer for helping me with the pronunciation!!!

Itsas animalien Tailerra

Aurreko astean bezala, oraingoan ere eskola osoa elkartuz bi lan ezberdin egin ditugu. Hoietako batean arrainen azterketa: arrainak ikutu, neurtu, pisatu, ireki, barrukoa aztertu eta aurkitutako parasitoak mikroskopioan behatu. Beste txoko batean berriz, Julenek ekarritako itsasoko fosilak ikusteko eta aztertzeko aukera izan dugu.
Gaur Gorputz Hezkuntzako saioa berezia izan da. Itsasoaren inguruan lanean ari garenez piratei buruzko ipuin kooperatibo bat osatu dugu. Ikusi pirata hauek zein trebeak diren!

PATINATZEN 2. Saioa

Bigarren saio honetan patinekin beste trebetasun batzuk landu ditugu eta irudiek erakusten duten bezala oso ondo moldatu gara. Saioaren bukaeran hockey partida bat egin dugu eta oso gustora ibili gara.

JOLAS KOOPERATIBOAK

TALDEAN IKASTEN IRAKASTEKO JOKOAK EGIN DITUGU. Lehiakortasunetik kanpo ikasleak hezi nahian, joko kooperatiboak egin ditugu. Eskolako ikasle guztiek parte hartu dute jokoetan. Helburua ikasleen arteko harremanak sendotzea, elkar ezagutzea eta ondo pasatzea izan da.

KOMIKIAREN INGURUAN IKASTEN

ASTEARTE ARRATSALDEAN L.H.-KO IKASLE BATZUK H.H.-KO GELARA ETORRI ZIREN KOMIKIAREN INGURUAN AZALPENAK EMATERA. INFORMAZIO ASKO EMAN ZIGUTEN ETA PILA BAT IKASI GENUEN.   ESKERRIK ASKO!!!

Kontutan hartzekoa

Zer gauzak, begiradak, keinuak... egiten ditugu gure egunerokoan?

Gure akuarioan kide berriak

Mikroskopioarekin saltxeatzen, sarrerako akuariotik ateratako ur lagin batean, honako izaki bizidun hauekin topatu gara. Guk ez dakigu zer diren; izan ere, 3 arrain eta landare bat soilik genuela uste genuen. Norbaitek lagunduko digu zer diren jakiten?

PEZ ESPADA

LHko 1. eta 2. mailako ikasleok gazteleraz landutako testua grabatu dugu. Ea gustatzen zaizuen!!

Jon Maia eskolan

Urriaren 28an, Jon Maia etorri zen gure eskolara, berak izandako abenturak gurekin partekatzeko. Guk San Juan baleontziari buruz lan egin genuen eta txikiek Beothuk ipuina irakurri zuten. Beraz, gure zalantzak argitzera etorri zen. Lehenengo, hegazkinez Quebec-era bidaiatu zuten; eta hortik, Red Bay-eko kostaldetik, Labrador penintsularaino txalupaz. 46 egunez egon ziren bidaiatzen, eta gauero uharte batera joaten ziren lo egitera. 10-12 ordu inguru egoten ziren arraunean, baina haizea zegoenean txalupa bere kabuz zebilen. Nolako bidaia izan zuten, nolako baldintzak izan zituzten eta zer ikusi zuten kontatu zigun. Adibidez, ezin zutela dutxatu, ez zutela arroparik aldatzeko eta beste hainbat gauza. Eta gainera, euskaldunek utzitako aztarnen argazkiak erakutsi zizkigun, esaterako, labeak. Oso gustura egon ginen. Gauza berri pila ikasi genuen, eta jakin-minez geratu ginen. Eskerrik asko etortzeagatik, Jon Maia!

THE CLOWN FISH

I love the clown fish! If you want some information about it, please play this video. I hope you like it!!! This video is the (making-of). Thanks Summer for helping me with the pronuntiation!!!

IRUZKINETAN JARRITAKO GALDEREN ERANTZUNAK!!!

Eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen parte hartzeagatik! Ilusioz jaso ditugu zuen komentarioak , galderei erantzuteko asmoz, hona hemen gure erantzunak: Asteburuetan gure  arrainek dieta egiten dute!!!! Eta  bide batez , bizi luzea opa diegunez, eguberrietarako oporretako familia bila gabiltza...kar,kar,kar..... Egunero, egunero arrai bakoitzari bi bolatxo ematen dizkiegu eta astero gela bat arduratzen da lan horretan. Garbiketari buruz ere galdetu duzue, irakasleok egiten dugu  eta ideia eman diguzue! Haurrekin egingo dugu hemendik Aurrera, ikus dezaten, arraiontzia garbi mantendu behar dela. Eskerrik asko, eta jarraitu parte hartzen! Asko eskertzen dizuegu!

AQUARIUMERA IRTEERA!

URRRIAREN 10-EAN DONOSTIAKO AQUARIUMEAN EGON GINEN H.H.-KO 3,4 ETA 5 URTEKOAK. GUREKIN BATERA BERROBI ETA ALKIZAKO LAGUNAK ETORRI ZIREN. ASKO IKASI GENUEN ETA GAUZA INTERESGARRI PILA IKUSI GENITUEN.

ITSASOA EZAGUTZEN

Amaia, Nahiaren ama, Getariarra da eta itsasoa ondo ezagutzen duenez hainbat kontu esatera etorri zaigu. Getaria eta Zarauztarrak ehizatu zuten balearen istorioa ere kontatu digu eta itsasoko zenbait animalia, fosilak eta abar erakutsi ere. Gustura egon gara eta asko ikasi dugu. Eskerrik asko eskolara etortzeagatik.

THE WHALE

My favorite animal in the ocean is the whale. Let's see if you like it? This video is the (making-of). Summer comes to our scohool, she is from California USA, thank you for helping me with the pronunciation.

ARRAINAK ESKOLAN

Oso pozik gaude gure arraintxoekin. Itsasoaren gaia lantzen ari gara eskolan eta sarreran arrain batzuk jarri ditugu. Eskolako txikienek izenak jarri behar dizkiote eta jakitean emango dizuegu horren berri. Etorri, etorri ikustera!!!

Ikasturte bukaerako festa: argazkiak

Kaixo, berriro ere! Gurasoen gunean iazko ikasturte amaierako festako argazkiak ikus ditzakezue.  "Argazkiak" izeneko orrian, Picassa ikonoa klikatzean argazki guztien karpetak topa ahal izango dituzue. Gogora ezazue, gune pribatua denez, erabiltzaile eta pasahitza idatzi behar duzuela.  Argazkian klikatuz, gurasoen gune pribatura joango zara

OUR SCHOOL WEEK

We are going to learn at home the song we made in class and then make a videoclip!!!   On Monday We've got math's... one, two, three On Tuesday We've got Music...doh ray me On Wednesday We've got Library...read, read, read. On Thursday We've got English and "Can,Can,Can" On Friday We've got P.E... run, run, run And our favourite subject is Art... "Can, Can, Can" But on Saturday and Sunday We don't go to school We play, play, play !!!

HEZKIDETZA PROIEKTUA

Pentsaraziko digun bideo bat. Eseri lasai, ikusi eta... ea zer iruditzen zaizuen!

BA AL DAKIZU NOLA DEITZEN DIREN?

AURREKO ARRATSALDEAN HONAKO FRUITU HAUEK BILDU GENITUEN; GAZTAINAK ETA INTXAURRAK. JAKINGO AL ZENUKE ESATEN NOLA IZENA DUTEN FRUITU HAUEN KANPOKO AZALEK?   HURRENGO ASTEAN ERANTZUNAK EMANGO DIZKIZUGU.   KAIXO LAGUNOK: AURREKO ASTEAN AGINDU BEZALA, HEMENTXE GAUDE ERANTZUNAK EMATEKO PREST! GAZTAINARENA MORKOTSA DA ETA INTXAURRARENA ZOKOTENA. GOZATU UDAZKENEAN FRUITU GOXO HAUEKIN! 

ONGI ETORRI, UDAZKENA!

  UDAZKENAREN ETORRERAREKIN BATERA, ATZO ARRATSALDEAN, HERRIAN ZEHAR IBILALDITXO BAT EGIN GENUEN. GAUZA INTERESGARRI PILA IKUSI GENITUEN ETA FRUITU MORDOA BILDU ERE!   HURRAK BILTZEN.   EZKURRAK JASOTZEN.   INTXAURRAK HARTZEN. KALABAZAK. SAGAR BILKETA SAGARDOA EGITEKO.

My favourite day

My favourite day is Thursday. In the moning, I've got Language at nine o'clock, Maths at ten o'clock and I've got speaking at half past eleven. In the afternoon, I ve got Art at half past two. By: Eider.

2014-2015 ikasturtea

2014-15 ikasturteari hasiera eman diogu. Udako oporretan indar berritu ondoren, motxilari hautsa kendu, eskolako lagunak agurtu eta baita irakasle berriak ere ezagutu ditugu. Lanean hasi aurretik oporretan ezagutu ditugun paraje, esperientzia eta egin ditugun lagunen berri elkarri kontatu dizkiogu. Gaur, urtero bezala ikasturteko lehen txangoa Basopetara izan dugu.

ONDO PASA MAHASPASA OPORRAK!!

Kaixo lagunok! 2013-14 ikasturtea ere eskuartetik joan zaigu! Zorionak ikasle, irakasle, guraso zein jantokiko langile guztioi egindako lan eskergagatik!

El Salvador- etik bisita

Gaur goizean El Salvador-eko bi lagun etorri zaizkigu bisitan. Eskola ezagutu dute, eta bukaeran hainbat abesti eskaini dizkigute kitarraren laguntzaz.    Guk ere gureak egin ditugu: "Hegoak ebaki banizkio" eta "Ikusi mendizaleak".    Bukaeran, denok elkarrekin, Kaxianoren "Itsasontzi baten" abestu dugu. Bai, bai, El Salvador-ekoak eta gu.... euskaraz! Oso goiz atsegina pasa dugu!  Mila esker eta besarkada handi bat!

Esperimentu erakusketa

           Atzo, egun osoan zehar, ikasleak esperimentuak egiten aritu ziren. Goizean, ikasleen artean, eta arratsaldean, berriz, gurasoentzako ekitaldi batean.        Bertan, zientzia alorrean ikasitako hainbat azalpen eman zituzten, haur hezkuntzako txikienetatik hasita, nagusien talderaino. Honela, elektrizitate estatiko, material eroale eta isolatzaile, presioa eta erreakzio kimikoen inguruan hainbat esperimentuekin gozatzeko aukera polita izan genuen.          Gogoan izan ateratako argazki guztiak eskolako GURASOENGUNEAN topatuko dituzuela.    Ondo pasa oporrak!!!

BARATZEAN LANEAN

APIRILAREN 1EAN BARATZEAN LANEAN JARRAITU GENUEN. LEHENIK BARATZEKO HARRIAK KENDU GENITUEN ETA ONDOREN LANDATZEN ETA EREITEN HASI GINEN. ALDE BATETIK LETXUGA BERDEAK ETA GORRIAK, TIPULINA GORRIAK ETA MARRUBIAK LANDATU GENITUEN ETA BESTETIK AZENARIOAK ETA PERREXILA EREIN GENUEN. ESKOLAKO BARAZKIAK INDARTSU HAZTEKO UREZTATU ERE EGIN GENITUEN. EA AURTENGO UZTA OPAROA IZATEN DEN!   

BARATZEAN LANEAN

BARAZKI EDERRAK HAZTEKO ETA LURRA HOBETZEKO MARTXOAREN 7AN KONPOSTA BOTATZEN EGON GINEN, LAN HONETAN ESKOLAKO GURASO BATZUEN LAGUNTZA IZAN GENUELARIK. ERABILITAKO KONPOSTA ESKOLAKO HONDAKIN ORGANIKOEKIN EGINDAKOA DA.  KONPOSTA ZABALDU ONDOREN LURRAREKIN NAHASTU GENUEN LURRARI BUELTA EMANEZ.

HAUR HEZKUNTZAKOAK ESPERIMENTATZEN

HAUR HEZKUNTZAKOAK ESPERIMENTATZEN HIRUHILABETE HONETAN ZENTZUMENEKIN LOTURIKO ESPERIMENTU MORDOA EGIN DITUGU;  GELAN ORTZADARRA  SORTU, ZAPORE EZBERDINAK ANTZEMAN... GAUZA ASKO IKASI DITUGU ETA GARRANTZITSUENA ... ASKO GOZATU DUGU!!!! HONA HEMEN ARGAZKI BATZUK:    

Udaletxeko maketa

Hona hemen udaletxeko maketa. Bukatu gabe badago ere, estetika lanak jorratu behar baititugu, egindako lanaren nondik norakoa ikus dezakezue. Ondo, ezta?

Eskola, laborategi...

Hiruhileko honetan zehar, eskolako ikasle eta irakasle guztiak ikerlari bihurtu gara. Zientziaren ikuspuntutik gauzen zergatia aztertzen gabiltza eta horretarako ekintza pilo bat burutu ditugu.   Ziklo guztietako ikasle eta irakasleak aritu gara esperimentuak egiten: elektrizitatearen inguruan, magnetismoaren inguruan , erreakzio kimikoak aztertuz eta ulertuz, presioa zer den ezagutuz…   Gorputza ere aztertu da maila guztietan. Horretarako bestelako esperimentuak egin, eta mikroskopioa eta bestelako aparatuak eta abar erabili dugu; eta, Mertxe Badiolari esker, era guztietako laginak eta gizaki ehun desberdinak aztertu ditugu   (zelulak ikusiz, egitura aztertuz, genetikari buruz ikasiz...) . Azken honek ere Lego Wedo materialarekin   ( Ikaskidetza ekimenari esker erabiltzen ari garena) saio berezi bat eskaini zigun, pilo bat eskertu duguna, eta hainbat ordenadore bidezko programazio eredu desberdinak erakutsi zizkigun. Eta horrekin lotuta, 3. Zik...
BARATZA MARTXAN JARTZEN ATZO ARRATSALDEAN HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK BARATZARA JOAN GINEN BELARRA KENTZERA. ZAPATILA ZAHARRAK JANTZI GENITUEN ETA LANEAN HASI GINEN BERTAN ZEUDEN GURASO BATZUEKIN. HAU DA HAU LANA! ESKUEKIN ETA AITZURREKIN BELARRA KENDU GENUEN, ESKUAREAREKIN PILATU, PALAREKIN JASO ETA KARRETILAREKIN ERAMAN. 
INAUTERIETAKO DANTZAK - Txulalai: Denok batera dantzatuko duguna. - Sorgin Dantza : Sorginek dantzatzeko. - San Petrike: Galtzagorriek dantzatzeko. - Zazpi Jauzi : Lamiek dantzatzeko. - Esku Dantza : Tartaloek dantzatzeko.
TXIKI GUAY-RA IRTEERA       OSTIRALEAN TXIKI GUAY-RA JOAN GINEN AUTOBUSEZ. GOIZ OSOA PASA GENUEN SALTOKA, TXIRIBUELTAKA ETA TXIRRISTATIK JEISTEN. UFF!!!  ZELAKO NEKEA!               PRIMERAN PASA GENUEN ETA BERRRIRO BUELTATZEKO PREST GAUDE. 

Igogailuaren lehen prototipoa

Hemen garra berriro ere Scratch-ekin egiten ari garen igogailua erakusteko. Lehen prototipoa da, eta, egia esan, erabiltzen ari garen distantzia sentsorean buruhauste bat baino gehiago ematen ari zaigu. Dena den, aurrera goaz gure lanarekin!

Robotika lantzen

Hasi gara Scratch bidez robotika programazioaren lehen pausoak ematen. Hemen lehen eguneko saiakera bat ikus dezakezue. Ikaskidetza.org webgunean ikus ahal izango duzue ekimen honi buruzko ideia. Haiei esker Lego Wedo materiala eskolan edukitzeko aukera izan dugu eta lanean jardun. Hainbat eskolak parte hartzen dugu eta twiterren bidez jarrai dezakezue #ikaskidetza1314 edo #epsarea hashtag-a erabiliz sarera igotako video eta argazkiak ikusteko.

Herriko ohiturak landuz...

Aste honetan hainbat guraso eta herritar Adunako ohitura batzuei buruz jardun dira eskolan. Alde batetik, Santa Agedako koplak abestu dira; eta bestetik, Axeri dantzaren historia eta pausoak ikasi dira. Ikasle eta irakasleok asko gozatu eta eskertu dugu guraso eta herritarrek egindako ekarpena. Mila esker Arantxa, Gregorio, Jon Ander, Xabier eta Joxe Mari!!

Zorionak, Ane!!!

 Ane Sarasolak aurtengo Teodoro Hernandorena ipuin lehiaketako 2. Saria lortu du “Matematika hezurra” ipuinarekin. Zorionak! Ea literatura ibilbide luze baten atarian zauden eta irakurgai eder asko eskaintzen diguzun!