Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2019

Urte Berri On!

Opor atarian gaudenez, bide batez, ondo pasa eta Urte Berri Ona desira dizuegu.

Berritsu Irratia, 32. irratsaioa

32. irratsaioa, Xela, Uxue, Peru, Leiane. Xuhar, Oihan N., Nahia E, Nahia G. Xabat eta Markelel prestatu dute, hainbat atalen artean banatuta. Beste atal batzuen artean, herria hain ondo eta txukun mantentzen lan egiten duten Joxe eta Joxerramon elkarrizketatu ditugu, dakizuen bezala. Gauza politak kontatu dizkigute, eta hobeto ulertu dugu zeinen lan handia egiten duten. Eskerrik asko bioi! Urte zaharra ondo bukatu, eta berria hobeto hasi!

LH 5-6 Mundua hobetzen bakoitzak pixka bat emanez

Gaurkoan berriz, elkartasunaren gaiarekin lanean eta hausnarketan jardun ondoren, LH 5-6koek egin dituzte sketch-ak, mundua pixkanaka aldatzen laguntzeko norberak egin ditzaken ekintza onei buruzkoak. Hona hemen beren lanak: Gogoratu Eduardo Galeanok esandakoa: "Jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak eginez, mundua alda dezake"

EUSKARAREN EGUNA

ABENDUAREN 3AN EUSKARA EGUNA OSPATU GENUEN ESKOLAN. GOIZEAN ZEHAR EUSKARAZKO HITZAK IDATZI GENITUEN "HITZOLARIAK" LELOPEAN; ASPALDIKO HITZAK, ADUNAN ERABILTZEN DIRENAK, ITSASOAREKIN ZERIKUSIA DUTENAK, HITZ POLITAK... ARRATSALDEZ PIRATETAN BIHURTU GINEN ETA ADUNAN ZEHAR IBILI GINEN ALTXORRA BILATZEN. PRIMERAN PASA GENUEN! GORA EUSKARA! GORA ADUNAKO PIRATAK!

ITSASOKO ANIMALIEN DISEKZIOA

PASA DEN ASTEAN ITSASOKO ANIMALI EZBERDINEN DISEKZIOA EGIN GENUEN ; OLAGARROA, BERRUGETA, SARDINA, OTARRAINXKA ETA MUXARRA.TALDE ANITZETAN BANATU GINEN ETA GELETATIK PASA GINEN DISEKZIOAK IKUSTERA. OSO INTERESGARRIA IRUDITU ZITZAIGUN ETA ASKO IKASI GENUEN.    

LH 4 Mundua hobetzen bakoitzak pixka bat emanez

Aurreko asteetan elkartasunaren ideia landu dugu BSZko saioetan LH 4koekin. Gaurkoan, besteei ekintza onen bidez lagunduz, mundua nola hobetu dezakegun sketch batzuen bidez adieraztea erabaki dugu. Lan bikaina ikasleok! G ogoratu Eduardo Galeanok esandakoa: "Jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak eginez, mundua alda dezake"

Aquariumera irteera

Astelehenean, Donostira joan ginen Aquariuma bisitatzera. Goizean, 4-5 urtekoak eta 1.mailakoak joan ziren eta bazkal ostean gainontzekoak. Bertan gauza mordoa iksui eta ikasi genituen, jarraian atentzioa gehien deitu ziguna duzue:  Aquariumera sartzean hasieran museora joan ginen eta bertan Euskal Balearen hezurrak zeuden, 11mkoa, beste bat txikiagoa ere bazegoen, 7 mkoa, hau beste bale mota batekoa. Euskal Balea, Getariko, Zarauzko eta Orioko arrantzaleek harrapatu zuten, baina bueltan ekartzerakoan arazoak izan zituzten. Berez, aurrenekoak arpoia sartzen Zarauzkoak izan ziren, eta beraientzat zen balea, baina Getarikoek 3 traineru eraman zituztenez, beraiek eraman nahi zuten. Ados jartzen ez zirenez, borrotu egin ziren. Bitarte horretan, balea usteldu egin zen eta Donostiako udalak erosi zuen ikerketak egiteko. Gerora, Aquariumek erosi zuten eta orain erakusgai daukate. Ba al zenekiten, arraiek guk baino 7 aldiz gehiago entzuten dutela? Eta gorputz guztitik entzuten dutela?...

Fruta eguna

Gaur fruta eguna ospatuko dugu. Lehenik, frutaren pisuaren estimazioa egin dugu. Ondoren, platanoak, mandarinak, udareak... pisatu ditugu egindako estimazioekin alderatzeko. Estimazioak eta alderaketak egin ostean, fruta zuritu eta brotxeta goxo-goxoak prestatu ditugu ikasle eta irakasle guztiontzat.  Eskerrik asko Axel, Aner, Paule, Ekhi, Oliver, Araitz, Nahia eta Laia!

Berritsu irratia, 31. irratsaioa

31. irratsaioa, Arkaitz, Eñaut, Aiara, Urko, Denis, Aiert, Izar, Oihan, Maren eta Laiak prestatu dute, hainbat atalen artean, Elkano Fundazioko Rafa Zulaika eta Aranzadi elkarteko astronoma den Virginia García elkarrizketatu ditugu, dakizuen bezala, itsasoa gaia lantzen ari baikara. Virginiak, Pottoka belauntziak egindako bidaiaren zati batean parte hartu du eta bertan bizitutakoa kontatzera etorri da, eta Rafa berriz, Elkanori buruz aditu bat da.

Gainazaleko tentsioa

Gai izango al zinake klip bat ur gainean bakarrik jartzen?   Eta hau, zergatik ote da? Zer gertatzen da? Magia al da? 

REFUGEES (Errefuxiatuak). LH 5-6, BSZ

Kaixo, azken bi asteetan errefuxiatu eta migranteen gaian murgildurik gabiltza LH5-6 ko ikasleok, gaur egungo gaia izanik, zer ote diren, nondik datozen, zergatik...jakin nahian. Horretarako, eztabaidan murgildu gara, eta ideia desberdinak irten dute gelan. Ideiak pixka bat argitu dizkigun bideo bat ikusi dugu ondoren, errefuxiatuei buruzko informazioa eman diguna, ingelesez. Zalantzak argitu ondoren, taldeka, bideotik aukeratu dugun ideia bat isladatuz, marrazki bana egin dugu. Azkenik, blogera igo ditugu hauek, eta bakoitzean isladatu nahi izan dugun ideia azaldu dugu hitzez: 1-Eñaut eta Eneko: Irudi honetan, atzeko aldean pertsona asko ikusi ahal ditugu. Horiek errefuxiatuak dira, eta kexu dira. Militarrek ez diete uzten pasatzen, baina paperak erakutsi dizkiete eta orduan utzi egin diete  autobusera igotzen, hortik beste herrialde batera joateko. 2-Denis, Ander, Julen, Aiert eta Markel: Zenbait herrialdetan, erlijio, sexu joera edo iritzi desberdineko per...

REFUGEES (Errefuxiatuak). LH 4, BSZ

Kaixo, azken bi asteetan errefuxiatu eta migranteen gaian murgildurik gabiltza LH4 ko ikasleok, gaur egungo gaia izanik, zer ote diren, nondik datozen, zergatik...jakin nahian. Horretarako, eztabaidan murgildu gara, eta ideia desberdinak irten dute gelan. Ideiak pixka bat argitu dizkigun bideo bat ikusi dugu ondoren, errefuxiatuei buruzko informazioa eman diguna, ingelesez. Zalantzak argitu ondoren, taldeka, bideotik aukeratu dugun ideia bat isladatuz, marrazki bana egin dugu. Azkenik, blogera igo ditugu hauek, eta bakoitzean isladatu nahi izan dugun ideia azaldu dugu hitzez: 1- Laia, Oihan, Xuhar eta Uxue: Marrazki honetan isladatu nahi dugu nola lehen ondo eta lasai bizi ziren senar-emazteak, militarrak heldu eta gero zeinen gaizki pasa zuten bonbak eta botatzen hasi zitzaizkielako. Honen ondorioz, alde egin beharra izan zuten, beraien gauza garrantzitusenak atzera utzi behar izan zituztelarik. Hartu zituen herrialde berrian, hutsetik hasi behar izan zuten dena. 2-...

AMAIAREKIN ELKANOREN BIDAIA EZAGUTZEN

Pasa den astean eskolako gurasoa den Amaia Aramendi etorri zen bisitan. Getariarra izanik asko daki Elkanori buruz eta azalpen ugari eman zizkigun; Elkanok egindako bidaia, Getarian egiten den errepresentazioa,... Adi-adin egon ginen eta gauza asko ikasi genituen. MILA ESKER AMAIA!

Virginia eta Rafaren bisita

  Gaur goizean Rafa Zulaika eta Virginia Garcia guregana etorri dira hitzaldi bat ematera. Kafak  Elkano fundazioari buruz Hitz egin digu, eta Virginiak berriz Getaria eta Sevilla arteko  bidaiari buruz. Aurrenik elkarrizketa bat egin diogu eta ondoren galdera batzuk. Raffak esandako guztitik, honako gauzekin gelditu gara:  Elkanok bere bidaian, esaten dutenez, Patagoniatik gertu zeudenean pinguinoak jan zituzten. Dakizuenez, Elkanok eta bere tripulazioak  hiru urte behar izan zituzten munduari buelta emateko, orduan Elkano 500  fundazioa ere hiru urtez izango da. Elkano eta bere tripulazio kideak lurralde ezezagun batera iristean, bertakoen hizkuntza ez zuten ulertzen eta orduan keinuz komunikatzen ziren. Virginiak esandakoaren artean, honekin gelditu gara:  -  Egun batean oso eguraldi txarra egiten zuen. Xabiri (tripulazioko kide bat)San Lucas de Barramedan zeudela,   makarroiak egitea bururatu zitzaion. Plate...

2-3 mailakoen “Halloween masks” beldurgarriak

This week, LH 2-3 students made their masks for Halloween.  They really look scary in this picture!

Berritsu irratia, 30. emanaldia

Ikasturteko lehenengo irratsaioa, zenbaki borobilarekin hasi dugu,  30.a hain zuzen ere! 30 irratsaio, elkarrizketa, lehiaketa, diskoen eskaintza.... Hemen duzue Amets, Jone, Laia, Oliver, Mattin, Ander, Ekiñe, Nora, Eneko, Ugaitz eta Julenek egindako lana. Dakizuen moduan, irakasle berriak ditugu eta Anderrek eta Mattinek elkarrizketatu dituzte, bestetik, Julenek eta Enekok, English Cornerren atalean, gure speaker den Michaeli ere hainbat galdera egin dizkiote. Espero dugu zuen gustokoa izatea. Zorionak guztioi eta jarrai dezagun beste 30 irratsaio egiten!

Amets Bat

Atzo Zubietan izan ginen eskolako 4., 5. eta 6. mailakoak Amets Bat en eskutik. Hona hemen atzoko eguneko laburpen txiki bat.  - Elgoibarreko lagunak egin genituen.  - Entrenamendu txikia egin genuen.  - Zubietako instalakuntzak ikusi genituen -  Emozio asko izan genuen entrenamendua ikustean -  Jokalarien sinadurak lortu genituen. - Nesken eta mutilen entrenamendua ikusi genuen. - Igor Zubeldia eta Nuria Mendozari galderak egin genizkien. . - Txurdin ezagutu genuen.  -  Bazkaldu ondoren futbolean aritu ginen -  Igandeko partidurako sarrerak eman zizkiguten. Gehien gustatu zitzaiguna: - Jokalariekin egotea. - Txurdin ezagutzea eta bere atzetik korrika egitea gustatu zitzaigun. - Igandeko partidarako sarrerak lortzea. Hemen dituzue atzoko a rgazkiak  eta bideoa

BASOESKOLAKO HITZALDIA

Ostegun honetan, urriak 17an, arratsaldeko 16:15tan "Basoeskola" proiektuko kideak etorriko dira gure eskolara ekimen polit honen inguruko informazioa ematera. Gure zalantzak argitzeko eta "Basoeskola" zertan datzan ezagutzeko aurkera izango dugu. Animatu zaitezte!

Piraten Etxea

Urtero bezala, ikasturte hasierarekin batera, aurten ere barntegira joan gara. Pasai Donibanen dagoen Piraten Etxera joan gara oraingoan eta bertan itsas munduan murgildu gara. Pasai San Pedron dagoen Albaola bisitatu dugu, bertara joateko txalupa hartuta. Frogen bitartez piraten mapa lortuta Altxorra bilatu dugu eta azkenik piratak bihurtuaz bueltatu gara Adunara. Izugarri ondo pasa dugu, nahi al duzue ikusi?
Itsasoa lantzen ari gara eta konturatu gara asko kutsatzen dugula, horregatik zaborra biltzera joan gara. Aduna eta Villabona lotzen duen errepidea garbitu dugu. Mesedez eskatzen dizuegu zaborra lurrera ez botatzea. Guk ere hori egingo dugu hemendik aurrera. 12 Txapeldunak gelakoak eta jasotako zaborra.

Bizikleta Martxa

Mugikortasun Astea dela eta, egitasmoarekin bat eginiz gaur ere Zizurkilera joan gara bizikletaz. Aurrena, Sorabillaraino joan gara eta bueltakoan bidetik aurretik moztu diguten errepide zatian paratxutarekin jolastu gara. Bidea jarraituz, Zizurkilera joan gara eta Zubimuxun Villabona eta Zizurkilgo ikasleekin jolas batzuk egin ditugu. Hona hemen gaurko irudiak.

Basopeta

Ikasturte berriari hasiera emateko, ohiturari jarraituz, aurten ere Basopetan izan gara. Eguraldia lagun izanik, primeran ibili gara etxolak egiten, skylane sokarekin, natura aztertuz...

SUPERHEROIAK

Hona hemen Adunako Superheroiak. Aduna Futbol Klubeko gelakoak mozorrotuta.

ADUNA FUNNY SCHETCH

Civic Values are the values we learn to respect as citizens. Civic Values in Aduna school 2019

MARRUBIAK

Baratzako lehenengo marrubiak jan ditugu, goxo-goxo daude ba!Lanean ere aritu gara ,kalabazina eta letxu batzuk landatu ditugu. Eguraldi ona ederki aprobetxatu dugu.

Literatura Maratoia

Dakizuen bezala, aste honetan Literatura Astea ospatzen ari gara, eta antolaturiko ekintzen artean, Literatura Maratoia antolatu dugu. Hau gaurko egunean eraman dugu aurrera. Eskolako ikasleek hainbat ipuin, asmakizun edota pasadizo irratian irakurri eta kontatu dizkigute. Hemen duzue errepikapena berriz ere entzun nahiko bazenute.

Literatura Astea

Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu zen. Gu oporretan geundenez, aste hau Literatura Astea bihurtu dugu. Atzo, Intza Alkain ipuin kontalaria,  eskolara gonbidatuta  hainbat ipuintxo kontatu zizkien Haur Hezkuntzakoei, horien artean, Kutxa bat. Gaur berriz, Galtzagorriren Liburuen Altxorra kalera atera eta bikoteka bata besteari ipuinak kontatu dizkiete. Eguraldiak eta guzti lagundu digu, udaberriko primerako eguna izan dugu! Ostegunerako ere, baditugu hainbat ekintza antolatuta, hala nola, Literatur Maratoia eta Liburu Azoka Txikia. Maratoia, goizean zehar, eskolako ikasleek irratitik ipuin desberdinak irakurri edota kontatuko dituzte, beraz, erne eta adi ibili!! Azoka berriz, zuek etxetik ekarritako liburuak eskolako atarian salgai jarriko ditugu. Bertan ateratako dirua Segundo Montesera bidaliko dugu. Animatu zaitezte etortzera, baliteke liburuen artea altxorren bat topatzea. Eta astea ondo bukatzeko, ostiralean, Lupe Lekuona ipuin kontalaria etorriko...

Europarekin jolasean

Nagusien gelakoak, hiruhileko honetan Europa ikasten aritu dira. Bertako lurraldeak eta hiriburuak ikasteko, honako jolasa sortu dute. Aspaldiko "Konekta" jolasa modernizatu egin dute Makey-makey erabilita, txapakume xafla, kableak eta beraien sormena. Hemen dituzue prozesuaren argazkiak baita nola egin zuteneko kontakizuna. Izugarrizko lana egin dute, benetan txalogarria! Norbaitek jolasteko ogoa baldin badu, etorri lasai eskolara, gonbidatuta zaudete!

Time for bed

When it’s time for bed, I have a shower And put my pyjamas on. I wash my face and I clean my teeth. Then we go to bed And we go to sleep. When it’s time for bed, I have a shower And put my pyjamas on. I wash my face And I clean my teeth. Then we go to bed. But we don’t go to sleep. No, we don’t go to sleep. We read a book!

Berritsu irratia 28. emanaldia

Amaia, Xabat, Izaro, Xuhar, Uxue, Inhar, Eneko eta Anderri egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Ainhoa Artolazabal txirrindularia elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai. Ainhoa Artolazabal ikasleekin

Mural pintaketa prestatzen

Adunako eskolak ere parte hartu nahi izan du larunbatean izango den mural pintaketa prestatzen. Oso pozik eta gustura aritu gara borobil erraldoi hau moreaz margotzen.

GURE DANIO ZAINTZEN

Izurde gelako zientzialariek arreta handiz zaintzen dituzte Danioren arrautzak.  . Egunero, kontu handiz, ura aldatzen diegu.    Ur garbia gustuko dutelako