Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2025

ZUBIA

Kaixo Axel eta Enaitz gara. Stop Motion proiektua aurrera eraman dugu aurrera. ZUBIA izena du gure istorioak eta atera dugun ondorioa ELKARLANEAN gauzak hobeto egiten direla da. Lan asko egin dugu  eta gustatzea espero dugu. Disfrutatu!  

SLOW MOTION

Arrastsaldeko eremuetan Adunako ikasle batek pelikula bat egin du, jo eta ke lanean aritu eta gero bere lanaren fruituak ondorengo estekan dituzue:                                                         SLOW MOTION_AIMAR

LITERATUR ASTEA 📚

  Aurreko astean, gure eskolan Literatur Astea ospatu genuen, eta benetan esperientzia berezia izan zen ikasleentzat. Literatur astea ikasleen kulturarako eta ikaskuntzarako garrantzitsua da, eta askotariko onurak ekartzen ditu. Aste osoan zehar, literatura munduarekin duten harremana indartu genuen, eta irakurketa eta istorioen bidez, ikasleek kultura aniztasuna ezagutu zuten. Hiru hizkuntzetan kontatu genituen ipuinak, gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez eta euskalki berria sartuz ere, Bermeotarrez istorioa entzuteko aukera izan zuten. Ikasleek beste hizkuntza eta kultura batzuk ikasi eta praktikan jarri ahal izan zituzten modu honetan. Horrela, irakurketa ez zen bakarrik hizkuntza bat ikasteko aukera, baizik eta munduaren ikuspegi zabalago bat lortzeko.  Gurasoak ere gonbidatu genituen gurera. Ikasleek asko gozatu zuten, eta ikusi genuen nola ingurune egokia erabiliz irakurketak ikasleen sormena eta imajinazioa suspertzen dituen. Horrekin batera, ikasleen artean elkartrukea...