Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2025

🎃 Gau Beltza Adunako Herri Eskolan 👻

Ostiralean Gau Beltza ospatu genuen Adunako Herri Eskolan. Tradizioz beteriko egun honetan hainbat jarduera aurrera eraman genituen. Kalabaza bizkotxoa prestatu🍰, eskulanak egin 🎨, kalabazak hustu, margotu eta apaindu , eta mozorrotu egin ginen. Eguna bukatzeko gure beldurrak erre eta  PISTA JOLASA egin genuen herrian zehar 🕵️‍♀️. Eguna borobiltzeko, guraso elkarteak antolatutako 🌰 gaztai jatea izan zuten gure eskolako ikasleak. 🎃 Xanduli, manduli, kirrikiki, eman jatekoak guri! 🍬🍫