Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Musika arloan ere, ikasle nagusienek instrumentuen sailkapenari buruzko lan bat egin dute. Gainera, aurkezpen amaieran, haiek jotzen dituzten instrumentuak entzuteko aukera izan genuen, eta primeran egiten dute! Orkestrako instrumentuen familiak from adunaikastetxea

Euskararen eguneko ospakizuna

Hemen berriro ere, Euskararen eguneko ospakizuneko argazkiekin. Euskarazko kantekin jolasean aritu ginen eta argazki polit batzuk atera. Hona hemen bat. Besteak, web atariko gurasoen gunean...

Scratch lehen saiakera

Scratch-en munduan murgiltzeko asmoa dugu, oso interesgarria iruditzen baizaigu. Aurkezpen, joku eta errobotika egiteko gogoz gaude. Gauza piloa dugu buruan aurrerago egiteko, baina ikusi eskolan egindako Scratch lehen saiakera. Ez dago gaizki, ezta?  

Bideokonferentzia

Kaixo, denoi! Joan den egunean, eta Unibertsoa gaiarekin lotuta, Txinan lan egiten duen astro-fisiko batekin bideokonferentzia egin genuen. Emakumeak Orzuri izena du, eta Txinako unibertsitate garrantzitsuenetariko batean aritzen da sateliteen eraikuntzaren inguruan. Proiektuan gauden lau eskolen artean galdera sorta bat prestatu genuen bideokonferentziaren bidez Orzurik lagun ahal izateko. Ikasleak oso gustura aritu ziren, eta motibatu erebai. Hona hemen emaitza...

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an Euskararen eguna ospatuko dugu. Ikasleekin   betiko jolasetan ibiliko gara :soka saltoan,   esku-jolasak, zotz egitekoak …. BAINA EUSKARAZ. Esne Beltza taldearen "Euskaraz bizi nahi dut" abestia ere ikasi eta dantzatuko dugu. Hurrengo bi lotura hauetan dituzue bai jolasak baita abestia ere. http://www.aisia.net/jolasak https://www.youtube.com/watch?v=i1yBZh4Gbw0 Euskara hizkuntza gutxitua izanik, denon beharra du eta erabilpena da hizkuntza bat bizirik iraun dezan abiapuntu nagusiena. Hizkuntzaren ekologiari buruzko bideo interesgarri bat duzue hurrengo lotura honetan.Gomendagarria. http://www.berde-berdea.net/archivos_peliculas/ecologia_linguistica/index.htm

EUREKA ZIENTZIA MUSEOA

AZAROAREN 7AN  3,  4 ETA 5 URTEKOAK MUSEORA  JOAN GINEN. AUTOBUSEZ JOAN GINEN,PLANETARIUMA IKUSTERA.ONDO PASA GENUEN.

Sastarrainen

Pasa den astean, Sastarrainen egon ginen eskolako Lehen Hezkuntzako ikasleak. Primeran pasa genuen, eta oso jarduera interesgarriak burutu genituen: sakiak, kandelak, mendi ibilbidea, Ekain-berrira bisita... Gurasoen gunean argazkiak eta bideoren bat ikus daiteke. Ea gusatukoak dituzuen!