Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Orrialde horiak: ESKAINTZA AZOKA

Lanbideen proiektuari amaiera emateko, ikasle bakoitzak bere trebetasuna edo zaletasuna besteei eskaini diete. Denetik izan dugu azoka honetan: batzuk, kirol ezberdinak jolasten erakutsi dute, beste batzuek intrumentuak jotzen edo abesten irakatsi dute, marrazketa ikastaroa, kubik eraikuntzen tailerra, pelukeria, makilajea, tatuajeak...    Ederki ibili gara jaso eta eman, eman eta jaso!  
  INSPIRA STEAM: Kaixo! Gu Fantastikoak gara eta gelan landu ditugun Inspira Steam –eko sei saio laburrean azalduko dizkizuegu. Susanarekin emakume zientzialariak oinarri hartuta zientzia eta estereotipoak landu ditugu. Sei saio izan ditugu. Saio hauetan zehar, Inspira STEAM zer den landu dugu, emakume zientzilariek historian zehar eta gaur egun duten garrantziaz ohartu gara, dauden estereotipoak hausnartu ditugu eta zientzia egin dugu. Oso interesgarria iruditu zaigu ez genekizkien gauzak ikasi ditugulako.       Fantastikoak
  Kaixo Adunako ikasleak! Fantastikoak  gara. Gaur kontatu  behar dizuguena, Ikerrek matematikako  klasea  eman zigula da. Berak prestatutako bingo jolasan jolastu ginen, baina ez zen bingo arrunt bat, bingoa zatiketa eta biderketei buruz izan zen. Ateratzen zituen biderketa edo zatiketen erantzunak genituen eta guk paperan esaten zituen zatiketa edo biderketa horien erantzuna baldin bageneukan markatu egin behar genuen.  Bingo egiten zuenak txupatxus bat lortzen zuen.   Oso ondo pasa genuen Ikerrek prestatutako klasearekin. Eskerrik asko Iker!!! Fantastikoak.

GURASOEN LANBIDEEN LIBURUXKA

 HIRUHILEKO HONETAN  LANBIDEAK LANDU DITUGU ETA GURASOEI LAGUNTZA ESKATU DIEGU LIBURUXKA OSATZEKO. OSO POLITA GELDITU ZAIGU. MILA ESKER GURASO GUZTIEI!

OTERO PILOTAGILEARI BIXITA

 Atzo, martxoaren 21ean, Anoetara joan ginen Otero pilotagilearen lanbidea ezagutzera. Bertan, bere lantokia ezagutzeaz aparte, pilotak pausoz pauso nola egiten diren ikasi genuen. Ondoren, Anoeta herria ezagutzeko aukera ere izan genuen. GORA PILOTAGILEAK!

KIROL TOPAKETAK

  PASA DEN OSTIRALEAN TOLOSAN EGON GINEN KIROL TOPAKETAN. BESTE ESKOLA TXIKIETAKO IKASLEEKIN TXOKO DESBERDINETAN EGON GINEN ETA BAKOITZEAN JOKU EDO KIROL DESBERDINAK PRAKTIKATU GENITUEN. PRIMERAN PASA GENUEN ETA BERRIRO ERREPIKATZEKO MODUKOA IZAN ZEN ESPERIENTZIA. EGILEAK: NAHIA, AIARA ETA LAIA  

ZER DA BIZIPOZA?

ASTELEHEN HONETAN  PORROTXEN  BISITA  IZAN DUGU. BIZIPOZA ELKARTEA ZER DEN AZALDU DIGU ETA  PRIMERAN PASA DUGU EGINDAKO JARDUEREKIN. ETA ZURETZAT ZER DA BIZIPOZA? LAIA,EGOI ETA OIHAN