Saltatu eta joan eduki nagusira
Pasaden Ostiralean, Zarautzera egin genuen irteera. L.H.-ko ikasleak surf ikastaroa egin zuten eta H.H.-ko ikasleak berriz, hondartzan uretan freskatu ziren. Ez zuten hotz handirik pasa!! ez zirudien behintzat!! Ondoren, parke batean bazkaldu genuen eta dordoka eta ahateak ikusi genituen. Oso ondo pasa genuen!!

Iruzkinak

  1. ZER GOZATUA ETA INBIDIA SURF EGITEN EDO ONDARTZAN BAÑU BAT HARTZEN.
    IRAKASLEETATIK JUANMA BAKARRIK IKUSTEN DA TRAJE BAÑOAN, BESTEAK EZ DAUDE PREST OPERAZION BIKINRAKO¡¡¡¡

    ErantzunEzabatu
  2. Noski beste batzuk ere bainu jantzian egon ginela, kameraren atzean edo urruti, noski!! Je, je, je...

    ErantzunEzabatu
  3. earki zaudete segi horrela !!!!!

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.

Jaialdia 2016 (2. emanaldia)

Larunbatean, jaialdia ospatu genuen. Maila guztietako ikasleak bertsoak, abestiak eta antzerkiak eskaini zizkiguten. Bazkaltzeko orduan ere anbiente ederra eduki genuen: Hasteko agurrarekin hasi ginen eta aurresku hunkigarri bat prestatu zuten guraso elkartekoek eta bazkaldu ondoren karaoke errezitaldia egon zen. Egun polita pasa genuen elkarrekin! ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, gurasoak, aitona-amonak,...