Saltatu eta joan eduki nagusira
Kaixo, lagunak!

Adunako eskolako 5. eta 6. mailakoak gara. Oporretako egun guztietan irakasleen kafeontzian kafe kondarra egon da. Eskolara bueltatzean, kafe makinan lizuna zegoela ikusi, eta mikroskopioan aztertzeko aprobetxatu dugu. Besteak beste, lizuna onddo mota bat dela jakin dugu.

Izaki bizidunen artean onddoek Fungi izeneko erreinu bat osatzen dute. Bertan 1,5 milioi onddo espezie daudela uste dute ikerlariek, baina soilik 70000 espezie inguru ezagutzen dira.

Onddoak heterotrofoak dira, hau da, beraiek ez dute elikagaiak sortzeko gaitasunik. Hala izango balitz, autotrofoak izango lirateke, landareak bezala.

Onddoak espora bidez ugaltzeaz gain, materia organikoa deskonposatzen dute, kate trofikoaren egituran ezinbestekoak izanik. Penizilina onddo mota batekin sortu zuen Alexander Fleming-ek. Onddoen bitartez ere (legamiak barne), Roquefort gazta, ardoa, garagardoa... egiten da. 

Mikroskopian behatutako laginaren irudia

Iruzkinak

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

BIBA ZUEK!!📺🎤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.