Saltatu eta joan eduki nagusira

Tabakalera

Asteazkenean, Donostiako Tabakalerara joan ginen Rekortadore eta Martziano gelakoak. Han, "Cale, cale, cale" erakusketa ikusi genuen, etxetik eramandako harri eta hostoekin amuletoak egin genituen, eta bukatzeko, erritual bat egin genuen.
Hamaiketakoa jan ostean, bertan dagoen argazkilariarekin hizketan egon ginen eta han dituen argazki makina zaharrak erakutsi zizkigun.

Tabakalera goitik behera ikusten aritu ginen, Prisman, goiko terrazan, Ubiken...eta egiten zuen giro ederraz aprobetxtuz, ondoan dagoen Cristina Enea parkean bazkaldu genuen.



Iruzkinak

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).