Saltatu eta joan eduki nagusira

Ihauteriak

Badatoz ihauteriak eta horrekin batera gure egitarau kartela aurkezten dizuegu. 
Dakizuen bezala, ikasle batzuk margolariak izango dira, besteak artistak, grafiteroak, margoak ere. Azkenik Frida Kahlo ere izango dugu gure artean. Urtero legez, 14:45ak aldera aterako gara eskolatik eta herritik kalejiran eta dantzan joango gara, geldialdiak eginez: Uztartza parean, Sugandilan, sagardotegietako errotondan, Elordi Plazan, eta azkenik eguraldia lagun badugu, azkeneko dantza Herriko Plazan egingo dugu. Eguraldi kaxkarra izango bagenu, frontoian egingo genuke azkeneko dantza hau. Festarekin amaitzeko, Gurasoen Elkartearen eskutik, merendola goxo bat egongo da frontoian arratsaldeko 16:00tik aurrera. 

Animatu zaitezte gurekin festan parte hartzera! 


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.

Jaialdia 2016 (2. emanaldia)

Larunbatean, jaialdia ospatu genuen. Maila guztietako ikasleak bertsoak, abestiak eta antzerkiak eskaini zizkiguten. Bazkaltzeko orduan ere anbiente ederra eduki genuen: Hasteko agurrarekin hasi ginen eta aurresku hunkigarri bat prestatu zuten guraso elkartekoek eta bazkaldu ondoren karaoke errezitaldia egon zen. Egun polita pasa genuen elkarrekin! ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, gurasoak, aitona-amonak,...