Urtero bezala, atzo ere, ikasturteko lehen txangoa egin genuen Basopetara. Egun polita pasa genuen; txabolak egin, hamaiketakoa jan eta elkarrekin hartuemanak sendotzen.
Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.
Basopetan primeran pasatzen dugu eta ea hurrengo urtean denak elkarrekin joaten garen. Pandemiari irabaziko diegu!!!
ErantzunEzabatu