Koronabirusaren ondorioz banaka eta distantziak mantenduz jolasten ikasten ari gara "perritxiku taldekoak".
Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek programan parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!!
Animo! Orain horrela izango da, baina etxean egotea baino hobe! Eutsi eskola!
ErantzunEzabatuZe gustura zaudeten "perretxiku taldekoak". Hor bertan eseri eta blokeekin zeozer muntatzeko gogoa ematen du!!! Aupa zuek!!!
ErantzunEzabatu