Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: apirila, 2025

Jolas Kooperatiboak

Gaur goizean, gure ikastetxean e lkarlana eta dibertsioa izan dugu.  Jolas kooperatiboak izan dira protagonista. 3. zikloko ikasleek izan dute ekintza hau antolatzeko ardura eta benetan arrakasta handia izan du. Jolas kooperatiboek ikasleei aukera ematen diete elkarrekin lan egiteko, talde lana eta elkartrukea sustatuz, eta momentu hori dibertigarri eta aberasgarria bihurtzen da. Benetan gogotsu parte hartu dute jolas bakoitzean, hurrengoan gehiago!!

KIROL TOPAKETAK + ERRALDOIAK

Apirilaren 4an, Lh3tik LH6rako ikasleek, eguraldi paregabearekin, kirol topaketak ospatu genituen Berazubin, HHko ikasleak berriz, erraldoiak ikustera joan ziren, denek inguruko herrietako eskola txikiekin batera igaro zuten goiza. Mundiala izan zen, eta parte-hartzaile guztiek elkarlanean eta laguntasunez osatutako giroa gozatu zuten. Bazkaltzera denok San Esteban auzoko parkera joan ginen, Aiztondoko eskolekin batera. Bertan, elkar ezagutzeko aukera izan genuen, jolasteko eta beste eskolekin egun bikaina igarotzeko. Harremanak sortu ziren, barreak eta emozioak partekatu ziren, eta guztiek parte hartu zuten jardueren dinamikan. Egun osoa gogotsu eta alai pasatu genuen, eta guztiei eskerrak ematen dizkiegu parte-hartzeagatik. Topaketa honek erakutsi zigun beste behin komunitatearen garrantzia eta elkarbizitza sustatzen jarraitzeko dugun aukera paregabea.

56.irratsaioa entzungai!

  Apirilaren 10ean, 3.irratsaioa egin genuen,  proiektu honekin komunikazioaren mundu zirraragarrian murgiltzea eta taldean lan egitea ahalbidetu zigun, gure sormena eta ideiak islatzen dituzten edukien ekoizpenean. Arratsaldean zehar, elkarrizketa, txisteak, asmakizunak, diskoen eskaintza,gure lanak etab...partekatu genituen.  Eta adi egon! Hurrengo irratsaioan, gauza gehiago kontatuko dizkizuegu. Ez galdu aukera eta entzun gure Berritsu Irratia!!98.2an!!                                                             👉 56.irratsaioa 👈 Eskerrik asko entzule guztiei eta ondo ondo pasa aste santuko oporrak!!

BIKOTEKA IRAKURTZEN 📚👫

  Gaur, eskolan hilabeteroko irakurketa saio berezia ospatu dugu, bikoteka irakurtzen. Haurrak gustura aritu dira, lagunekin elkarbanatutako momentuak gozatuz eta elkarri entzunez. Halako saioek ez dute soilik irakurketarako zaletasuna bultzatzen; elkarrekiko errespetua, arreta eta harreman osasuntsuak sustatzen dituzte ere bai. Giro atsegin eta lasaian, haurrek irakurketaz gozatu dute. Horrelako ekimenek ikasgelako egunerokotasunari beste kolore bat ematen diote eta irakurmena modu natural eta atseginean lantzeko aukera paregabea dira. Hurrengo irakurketa saioaren zain geratzen gara! 📖

Let`s make a catapult!

Making a simple catapult with popsicle sticks is a fun and easy project for primary 1 and 2 students!  Here's how you can make one: Materials Needed: 7 popsicle sticks 2 rubber bands A plastic spoon A marshmallow Steps: Build the base Create the launching arm Attach the launching arm to the base Add the spoon Ready to launch!                                                                                                                                                                                        ...