Saltatu eta joan eduki nagusira

BIKOTEKA IRAKURTZEN πŸ“šπŸ‘«

 



Gaur, eskolan hilabeteroko irakurketa saio berezia ospatu dugu, bikoteka irakurtzen. Haurrak gustura aritu dira, lagunekin elkarbanatutako momentuak gozatuz eta elkarri entzunez. Halako saioek ez dute soilik irakurketarako zaletasuna bultzatzen; elkarrekiko errespetua, arreta eta harreman osasuntsuak sustatzen dituzte ere bai.

Giro atsegin eta lasaian, haurrek irakurketaz gozatu dute. Horrelako ekimenek ikasgelako egunerokotasunari beste kolore bat ematen diote eta irakurmena modu natural eta atseginean lantzeko aukera paregabea dira.

Hurrengo irakurketa saioaren zain geratzen gara! πŸ“–





Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Ikasturte amaierako jaialdia🎊πŸ₯³

Ekainaren 14an ospatu genuen gure eskola komunitatearen ikasturte amaierako jaialdia, eta benetan egun berezia izan zen guztiontzat. Urte osoan zehar egindako lanaren ostean, momentua iritsi zen elkarrekin ospatzeko eta 6. mailako ikasleei agur hunkigarria egiteko. Goizean, jaialdia jolasekin hasi genuen frontoian. Ondoren, ikasleen eta familien aurrean agurra egiteko unea heldu zen. 6. mailako ikasleek eskolari agur esateko une berezia izan zuten ere. Sorpresa berezi bat prestatu ziguten: Saturday Night abestia dantzatu zuten, eta denok txaloka eta animatzen aritu ginen.πŸ’ƒπŸ•Ί Eguna borobiltzeko, bazkari goxoa izan genuen eta jai giro aparta izan zen. Bingoa, apustua, musika... girotu zuten arratsaldea.🎀 Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta bereziki 6. mailakoei, zorte on etapa berrian!

BIBA ZUEK!!πŸ“ΊπŸŽ€

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. πŸ’¦ Ibilbide eta egun politta izan zen.