Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: ekaina, 2025

BIBA ZUEK!!📺🎤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Ikasturte amaierako jaialdia🎊🥳

Ekainaren 14an ospatu genuen gure eskola komunitatearen ikasturte amaierako jaialdia, eta benetan egun berezia izan zen guztiontzat. Urte osoan zehar egindako lanaren ostean, momentua iritsi zen elkarrekin ospatzeko eta 6. mailako ikasleei agur hunkigarria egiteko. Goizean, jaialdia jolasekin hasi genuen frontoian. Ondoren, ikasleen eta familien aurrean agurra egiteko unea heldu zen. 6. mailako ikasleek eskolari agur esateko une berezia izan zuten ere. Sorpresa berezi bat prestatu ziguten: Saturday Night abestia dantzatu zuten, eta denok txaloka eta animatzen aritu ginen.💃🕺 Eguna borobiltzeko, bazkari goxoa izan genuen eta jai giro aparta izan zen. Bingoa, apustua, musika... girotu zuten arratsaldea.🎤 Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta bereziki 6. mailakoei, zorte on etapa berrian!

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.

Eguzki Sistema🌞🌍,🪐

Lehen zikloko ikasleek primeran lan egin dute. Ikas egoeran landutako eguzki sistemaren maketa ikusgarria sortu dute.

DUBAI TXOKOLATEA🍫

Modan dagoen txokolate fantastikoaren moldaketa. 2 zapore berrikin egindakoa: dinosaurio🦖 gailetarekin eta lotusekin🍪.  Mundiala!😋 Egileak: Elene eta Alize Errezeta hemen ikusgai:

TXOKOLATEZKO GAILETAK🍪🍫

Kaixo gu Manex eta Ohian gara. Gaur eskolan txokolatezko gailetak egin ditugu, oso goxoak geratu dira! 😋 Prozesua oso dibertigarria eta erraza izan da.  Gailetak etxean egin nahi badituzue hona hemen errezeta🏠👩‍🍳

ERREZETA: URDAIAZPIKO KROKETAK

 KAIXO GU IRAI ETA ALEX GARA, GAURKOAN KROKETAK EGIN DITUGU.  OSO GOXOAK ATERA ZAIZKIGU ETA ESKOLAN BANATU DITUGU ERE, SOBERAN GERATU DIRENAK ETXERA ERAMAN DITUGU. ZUEK ERE ETXEAN EGIN NAHI BADITUZUE, HONA HEMEN ERREZETA:

SURF EGUNA

Ekainaren 6an, eguraldia lagun, LH3tik LH6ra arteko ikasleok Zarautzera joan ginen surfean ibiltzera. Olatuen artean ibiltzen eta taula gainean oreka mantentzen saiatu ginen eta batzuk lortu ere, artistak benetan!! Giro bikaina izan genuen, eta guztiok primeran pasa genuen. Bitartean, HHko eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleek ere Zarauzko hondartzan egun zoragarria igaro zuten. Hondarrean jolasean, uretara sartuz eta elkarrekin barre eginez, eguna gozatu zuten txikotxoak ere. Eguerdian, guztiok parke batera joan ginen bazkaltzera. Han gure indarrak berreskuratu genituen, eta ondoren, jolasteko tarte bat ere izan genuen. Eta nola ez, helatu goxo batekin borobildu genuen eguna! Datorren urtean gehiago! Hona hemen egunaren laburpentxo bat: Surf eguna

Ikasturte amaierako irratsaioa

 Kaixo lagunak! Gaurkoan ikasturte amaierako 57.irratsaio berezi batekin gatoz, ikasle, irakasle eta familiek egindako ahalegina eta ilusioa ikusita, benetan harro sentitzen gara komunitate osoaz. Irratsaio honetan, ikasleen arteko elkarrizketak entzungo ditugu, atal ezberdinak aurkeztuko ditugu eta baita audio eta musika tarte batzuk ere.  Eskerrik asko denoi urte osoko lana eta konpromisoagatik. Zuekin batera, gehiago ikasten eta hazten jarraituko dugu. Gozatu irratsaioa eta udara bikaina igaro. Hemen entzungai: 👇 57.irratsaioa