Saltatu eta joan eduki nagusira

SURF EGUNA


Ekainaren 6an, eguraldia lagun, LH3tik LH6ra arteko ikasleok Zarautzera joan ginen surfean ibiltzera. Olatuen artean ibiltzen eta taula gainean oreka mantentzen saiatu ginen eta batzuk lortu ere, artistak benetan!! Giro bikaina izan genuen, eta guztiok primeran pasa genuen.

Bitartean, HHko eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleek ere Zarauzko hondartzan egun zoragarria igaro zuten. Hondarrean jolasean, uretara sartuz eta elkarrekin barre eginez, eguna gozatu zuten txikotxoak ere.

Eguerdian, guztiok parke batera joan ginen bazkaltzera. Han gure indarrak berreskuratu genituen, eta ondoren, jolasteko tarte bat ere izan genuen. Eta nola ez, helatu goxo batekin borobildu genuen eguna!

Datorren urtean gehiago!

Hona hemen egunaren laburpentxo bat:

Surf eguna

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.

Jaialdia 2016 (2. emanaldia)

Larunbatean, jaialdia ospatu genuen. Maila guztietako ikasleak bertsoak, abestiak eta antzerkiak eskaini zizkiguten. Bazkaltzeko orduan ere anbiente ederra eduki genuen: Hasteko agurrarekin hasi ginen eta aurresku hunkigarri bat prestatu zuten guraso elkartekoek eta bazkaldu ondoren karaoke errezitaldia egon zen. Egun polita pasa genuen elkarrekin! ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, gurasoak, aitona-amonak,...