Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Sastarrainen

Pasa den astean, Sastarrainen egon ginen eskolako Lehen Hezkuntzako ikasleak. Primeran pasa genuen, eta oso jarduera interesgarriak burutu genituen: sakiak, kandelak, mendi ibilbidea, Ekain-berrira bisita... Gurasoen gunean argazkiak eta bideoren bat ikus daiteke. Ea gusatukoak dituzuen!

Liburuak erostera Donostiara

Irailaren 19an Donostiara joan ginen Lehen Hezkuntzako ikasleak eskolarako liburuak erostea, urtero bezala. LH 1-2-3koak Fnac-era joan ziren; LH 4-5-6koak, berriz, Elkar megadendara. Ikasleak oso gustura aritu ziren liburuak aukeratzen, eta polit eta interesgarriak aukeratu zituzten. Gero, Alderdi Ederren egon ginen pixka batean jolasten eskolara itzuli ginen arte. Eskolako Web atarian, gurasoen gunean, ateratako argazki guztiak dituzue ikus eta deskargatu ahal izateko. Gogorarazten dizuegu horretarako erabiltzaile eta pasahitz bat behar duzuela.

Ikasturte berria

Kaixo denoi: Ikasturte berria hasi da. Aldaketa ugari egon dira: 6  irakasle berri hasi dira eta hiru irakasle geratu  dira  eskolan.  Bestalde, ondo hasi gara, espero dugu hobetzea eta ondo pasatzea, asko ikastea...  Beste bat arte.                                                                                                                            ...
Bukatu da ikasturtea eta horrekin batera ere bukatu da Adunako eskolan egon garen irakasle batzuentzat berriro Adunan egoteko aukera. Jakin, esperientzia oso polita izan dela guretzako eta oso gustora sentitu garela. Eskerrak eman nahi dizkizuegu, bai irakas taldeari, gursoei eta nola ez egunero egunero zoriontsu egin gaituzten ikasle talde jatorrari!! Muxu haundi bana eta ongi izan!! Juanma, Ainara, Eider, Aiheko, Izaskun eta Amaia.
Gaur Alkizako eskolara joan gara Albiztur-eko lagunekin eta antzerki polit bat eskeini digute. Oso gustora ibili gara, hamaiketako goxoa eman digute eta denak elkarrekin giro politean, parkean jolastu dugu. 

Eusko gelako proiektua

Kaixo, denoi! Aurtengo ikasturtean, iaz bezala, proiektu baten inguruan landu ditugu arlo desberdinak: matematika, hizkuntzak, ingurune... Eskolako atarian proiektuaren emaitza ikus dezakezue eskolako maketa. Aurten, Hernani institutuko ikasle batzuekin harremanetan jarri gara proiektuaren zati bat elkar lanean egiteko: zirkuitu elektrikoak (eraikuntza barrukoa eta kanpokoa, LDR-a duena). Ikus ezazue lanaren prozesuaren bideoa eta egindako lanaren txostena, ea zer iruditzen zaizuen... Ikusitakoaren komentarioak eskertuko genituzke!!! Eskolako maketaren azterketa Publish at Calaméo or browse others.