Astelehenean, Donostira joan ginen Aquariuma bisitatzera. Goizean, 4-5 urtekoak eta 1.mailakoak joan ziren eta bazkal ostean gainontzekoak. Bertan gauza mordoa iksui eta ikasi genituen, jarraian atentzioa gehien deitu ziguna duzue: Aquariumera sartzean hasieran museora joan ginen eta bertan Euskal Balearen hezurrak zeuden, 11mkoa, beste bat txikiagoa ere bazegoen, 7 mkoa, hau beste bale mota batekoa. Euskal Balea, Getariko, Zarauzko eta Orioko arrantzaleek harrapatu zuten, baina bueltan ekartzerakoan arazoak izan zituzten. Berez, aurrenekoak arpoia sartzen Zarauzkoak izan ziren, eta beraientzat zen balea, baina Getarikoek 3 traineru eraman zituztenez, beraiek eraman nahi zuten. Ados jartzen ez zirenez, borrotu egin ziren. Bitarte horretan, balea usteldu egin zen eta Donostiako udalak erosi zuen ikerketak egiteko. Gerora, Aquariumek erosi zuten eta orain erakusgai daukate. Ba al zenekiten, arraiek guk baino 7 aldiz gehiago entzuten dutela? Eta gorputz guztitik entzuten dutela?...