Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Olentzero eta Mari Domingi Adunan

 

Adunakaria

 Ikasturte berezi honetako azken egun honetan, hiruhileko honetan zehar landutako albisteak, gogo eta ilusio handiz aurkezten dizuegun Adunakarian bildu ditugu. Bertan, eskolako albisteak, Euskal Herrikoak, Espainiakoak, mundukoak zein kirolak, kultura eta denbora pasak aurkituko dituzue. 

Eguberri zoriontsuak eskolatik!

 

BERRITSU IRRATIA 36. emanaldia

Gaurkoa izan da, ikasturte berezi honetan egin dugun azken irratsaioa. Xela, Eneko, Ohian, Amets, Nora, Xuhar, Izar eta Uxueri egokitu zaigu gaur irratsaioa egitea. Arene eta Izarori egin diogu elkarrizketa. Gainera, gaur zozketa ere egin dugu eta zozketen irabazleak zeintzuk diren ere esan ditugu. Gabonei zuzendutako irratsaioa izan da gaurkoa. Entzun ea gustatzen zaizuen!

Azken musika saioa

Azken musika saioa berezia izan da. 12 Hoberenek etxeko instrumentuak ekarri dituzte eta musika saioa kontzertu bihurtu dugu. Hona hemen gure artistak. Mundialak zarete !!

12 hoberenak plastika egiten

Oso gustura aritu gara proiektu hau aurrera eramaten. Lehen, lanean ikusi gintuzuen eta oraingoan proiektua bukatu ondoren aurkezten. Ea gustatzen zaizkizuen!!!

KORONABITSUS ALBISTEGIA

koronabitxus gelakoek hiruhilabete honetan albistea lantzen aritu gara eta gure albistegia sortu dugu. Kalean , gelan eta eskolan grabatu eta gertatutako albisteak grabatzen primeran pasa dugu. Ikusi ikusi nolako berriak izan ditugun azkenaldi honetan.