Saltatu eta joan eduki nagusira

MAZEDONIA EGITEN

Aurreko ostiralean MAZEDONIA prestatu genuen eskolan. Eskuak garbitu ondoren mahaian eseri ginen. Fruta pisatu eta gero moztu genuen. Baita laranja zukua egin ere. Dena nahastu eta gero denok jan genuen. GURE MAZEDONIA EDERRA ZEGOEN!!! Gurea bezalakoa egin nahi baduzue, hona errezeta:
MAZEDONIA (14 lagunentzat)
 
OSAGAIAK
  • Anana lata handi bat.
  • Melokotoi lata handi bat.
  • 3 laranja handi.
  • 4 banana.
  • 1,5 kg zukua egiteko laranja.
  • Koilarakada bat azukre.
 
NOLA EGIN
Anana eta melokotoia latetatik atera. Banana eta laranjak zuritu. Fruta guztia zatitu eta ontzi batean jarri. Zukua egin, azukrea bota eta frutarekin nahastu.
 
ARRAIN GELA

Iruzkinak

  1. Uuummmmmm ze goxua!!!
    Aupa, Lehen zikloko ikasle eta irakasleei; Mazedonia goxua prestatu duzue. Muxu handi bat nire partez!!! Muuuuuaaaaa!!!!

    ErantzunEzabatu
  2. jo, ze pena, ez dugu argazkia ikusten!!

    ErantzunEzabatu
  3. muxu handi bat zuretzat ere. Noiz etorriko zara?

    ErantzunEzabatu
  4. Kaixo, Sarasolatarrak!

    Eguneratuta al dituzue Flash eta horrelakoak? Probatu horrekin

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

BIBA ZUEK!!📺🎤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.