Saltatu eta joan eduki nagusira

SAGARDOTEGIRA BISITA

SAGARDOTEGIETAN ZE MENU EMATEN DUTEN JAKITEKO AITZAKIAN, BERTARA BISITA EGIN GENUEN. PRIMERAN PASA GENUEN!
SAGARDOTEGIA from adunaikastetxea on Vimeo.

Iruzkinak

  1. Sagardotegira joateko gogoa piztu didazue berriro ere!!! Bakailu tortila egiten ikasi dezute, eta seguro oso goxoa gainera!
    Sukaldaria ere bikaina eduki dezute ezta?
    Bideo montaia oso polita!!! Txoootx!!!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. KAIXO IÑAKI ,ZURE ZAI GAUDE .NIRE SEMEAK DIO ONDO PASA ZUTELA,TORTILLA EDERRAK....

      Ezabatu
  2. Oso ondo dago inguruan ditugun baliabideak aprobetxatzea. Orain lantzen ari zareten sukaldaritzaren gaiarekin lotuta bakailao tortila egiten eta jaten erakusten, edo bestetan egin izan ohi den bezala, sagardoa egiteko prozesua, sagarra biltzen...

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

BIBA ZUEK!!📺🎤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.