Saltatu eta joan eduki nagusira

Scratch eguna 2016

Joan den larunbatean, eskolako Baskoteli gelakoak Donostiako Tabakaleran egon gara Scratch eguna ospatzen. Bertan, ikasturtean zehar egindako lanak erakutsi dizkiegu hurbildu diren pertsonei. Primeran pasa genuen eta oso esperientzia aberatsa izan zen. Ea datorren urtean berriro ospatzen dugun!


Iruzkinak

  1. Oso lan politak egin dituzue!!! Zorionak!!!

    ErantzunEzabatu
  2. Familientzat antolatuta zegoen tailerrean, scracht-en aritzeko lehen pausoak emateko aukera izan genuen. Bide batez, Tabakalera ezagutzeko aukera paregabea.

    ErantzunEzabatu
  3. Goiz pasa ederra egin genuen Tabakaleran, eta Scracht teknika zer den ere ikusi genuen gure ikasleei esker. Oso interesgarria!!!

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

BIBA ZUEK!!📺🎤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.