Saltatu eta joan eduki nagusira

Txitak kutxan sartzen

Gaur, hiru txita jaio dira! Eta guztira sei txita ditugu! Horietatik hiru inkubagailutik atera eta kutxara sartu ditugu. Gainontzeko hirurak, jaioberriak direnez, inkubadoran denbora gehiago egon behar dute. Kutxa barruan daudenei janaria eta ura jarri diegu eta azkar hasi dira jaten.

Iruzkinak

  1. Oso politak dira gure txitak, Markel zorionak oso ondo azaltzen dituzu gauzak eta oso ondo ulertzen da ZORIONAK!!!

    ErantzunEzabatu
  2. txitak jaio zaizkigu ze miraria.

    ErantzunEzabatu
  3. Markel, oso ondo azaldu dezu txiten informazioa.

    ErantzunEzabatu
  4. Polit politak atera dira

    ErantzunEzabatu
  5. asko gustatu zaizkit txitak

    ErantzunEzabatu
  6. Nere ustez 2 txitei izena jarriko nioke bati Txiki eta besteari Oritxo

    ErantzunEzabatu
  7. Oso politak atera zaizkigu txitak ezta? Zer iruditzen zaizue Pitxi izena jartzen badiogu bati???

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

BIBA ZUEK!!📺🎤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.