Saltatu eta joan eduki nagusira

Txiten jaiotza

Eskola etorri bezain azkar denak txita jaio den ikustera joan gara. Sorpresa ederra hartu dugu! Txita bat jaio zaigu: oso handia eta bizkorra da.
Urduri eta irrikitan gaude ea zenbat txita jaioko zaizkigun jakiteko. Izenak ere jarri behar dizkiegu, baina ez dakigu nola desberdinduko ditugun bata bestearekin.
Etxean izenak bururatzen baldin bazaizkizue bidali iruzkinak gure blogera.
Ea hurrengo orduetan zenbat jaiotzen diren.
                                                     Eñaut eta Eider.

Iruzkinak

  1. Aupaaa!!! Ze ilusioa! Lehenengoa bizkorra jaio zaigu. Nire proposamena lehenengoari "txapelpunk" izena jartzea da!!! Ja,ja,ja....

    ErantzunEzabatu
  2. Zorionak!!! Ea besteak ere azkar jaiotzen diren, bestela txapelpunk aspertu egingo da.

    ErantzunEzabatu
  3. Oso politak txitak nik bati... Poxpolin jarriko nioke izena

    ErantzunEzabatu
  4. Veri good¡¡
    Zepolitak¡¡
    pittin izena heidiren txoria bezala.

    ErantzunEzabatu
  5. Ikusten dut lanean ari zaretela gelditu gabe. Jarraitu horrela!!!

    Aupa ZUEK!!!

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.

Jaialdia 2016 (2. emanaldia)

Larunbatean, jaialdia ospatu genuen. Maila guztietako ikasleak bertsoak, abestiak eta antzerkiak eskaini zizkiguten. Bazkaltzeko orduan ere anbiente ederra eduki genuen: Hasteko agurrarekin hasi ginen eta aurresku hunkigarri bat prestatu zuten guraso elkartekoek eta bazkaldu ondoren karaoke errezitaldia egon zen. Egun polita pasa genuen elkarrekin! ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, gurasoak, aitona-amonak,...