Ekainaren 14an ospatu genuen gure eskola komunitatearen ikasturte amaierako jaialdia, eta benetan egun berezia izan zen guztiontzat. Urte osoan zehar egindako lanaren ostean, momentua iritsi zen elkarrekin ospatzeko eta 6. mailako ikasleei agur hunkigarria egiteko. Goizean, jaialdia jolasekin hasi genuen frontoian. Ondoren, ikasleen eta familien aurrean agurra egiteko unea heldu zen. 6. mailako ikasleek eskolari agur esateko une berezia izan zuten ere. Sorpresa berezi bat prestatu ziguten: Saturday Night abestia dantzatu zuten, eta denok txaloka eta animatzen aritu ginen.💃🕺 Eguna borobiltzeko, bazkari goxoa izan genuen eta jai giro aparta izan zen. Bingoa, apustua, musika... girotu zuten arratsaldea.🎤 Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta bereziki 6. mailakoei, zorte on etapa berrian!
Zorionak, oso lan ona egin duzue eta ziur primeran aurkeztu duzuela udaletxean. Ea ba Udalak kontutan hartzen du azaldutako proposamenak eta gure aldetik ere ahaleginak egiten ditugun gure altxorra eta hain beharrezkoa dugun ura zaintzeko.
ErantzunEzabatuNire ustez oso ondo aurkeztu genuen.
ErantzunEzabatuOso ondo egin genuen, espero dut udaletsekoak gure proposamenak betetzea.
ErantzunEzabatuOso ondo atera zen eta espero dugu guk egindako proposamen eta kopromisoak betetzea eta erreka garbi mantentzea!!
ErantzunEzabatuOso ondo atera zen.
ErantzunEzabatuWe expect the Council to accept and comply to our proposals.
ErantzunEzabatu