Ibai, Amaia, Lander, Alaitz, Julen, Markel, Aiert eta Anderri egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Aiora eta Irati elkarrizketatu ditugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin.
Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.
Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek programan parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!!
Oso lan bikaina egin duzue! Segi horrela
ErantzunEzabatu