Kaixo lagunok!
Gepardo eta Espaziontzi gelakoak Ordiziako azokan egon ginen. Euri asko egin arren, ondo pasa genuen. Erosketak egin genituen taldeka.
Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek programan parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!!
Jakin genuen bai oso erosketa onak egin zenituztela. Ze pena horrelako eguraldi txarra egokitzea!!!
ErantzunEzabatu