Saltatu eta joan eduki nagusira

Ogia

Hirugarren hiruhileko honetan, Martziano gelakoek, Elikadura eta Osasunaren barruan, OGIA gaia landu dugu. Dakizuenez, Lohitzunen ama, Leire, okina da, eta nola ez, aukera hau ezin genuen galdu eta Amezketara joan ginen Leireren lanbidea ezagutzera baita ogia egitera ere!

 Jarraian egindako bidaiaren bideoa, elkarrizketa eta gelakoen ebaluazioa duzue ikusgai, baita gelakoek egindako lana ere. Gozatu!



Ekainaren 7an abtiu ginen Adunatik Amezketara


Leireri bere lanbideari buruzko hainbat galdera egin genizkion 


Ikusi zein nolako esperientzia bizitu zuten eta zer nolako balorazioa egin zuten! 
 

Bukatzeko, denon artean egindako lantxoa




Iruzkinak

  1. Oso ogi goxoa egin zenuten. Eskerrik asko Leire aukera emateagatik!!!

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

BIBA ZUEK!!📺🎤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.