Saltatu eta joan eduki nagusira

Berritsu irratia 27. emanaldia

Peru C, Xela, Peru S, Mattin, Julen, Irati eta Ametsi  egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Asvineneako Irati Gonzalez elkarrizketatu dugu. Izan ere eskolan zirkua lantzen ari gara eta aproposa iruditu zaigu.
Oso gustura egon gara eta gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.


Iruzkinak

  1. Very interesting
    Very good
    Briliant

    ErantzunEzabatu
  2. Very interesting
    Very good
    Briliant

    ErantzunEzabatu
  3. I enjoyed a lot doing the radio.
    Oso ondo pasatu nuen aupe irratia!!!

    ErantzunEzabatu
  4. Very well, congratulations!

    ErantzunEzabatu
  5. Good job, it was very nice!!

    ErantzunEzabatu
  6. I had a great time doing the radio.

    ErantzunEzabatu
  7. Very good conversation, congratulations!!!!

    ErantzunEzabatu
  8. Congratulations!!!!!!! And by the way the very beautiful photo! And very original. Very good radio.

    ErantzunEzabatu
  9. Very good conversation; Mattin, Peru and Irati Gonzalez.

    Very good radio!!!

    ErantzunEzabatu
  10. Very good radio, you did very well!!! Yeah radio!!

    ErantzunEzabatu
  11. very good conversation I liked a lot.
    very interesting.

    ErantzunEzabatu
  12. Very good to all, you have done very well!!!

    ErantzunEzabatu
  13. Congratulations, you did very well.

    ErantzunEzabatu
  14. Oso interesgarria izan zen Irratsaioa.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

Ikasturte amaierako jaialdia🎊🥳

Ekainaren 14an ospatu genuen gure eskola komunitatearen ikasturte amaierako jaialdia, eta benetan egun berezia izan zen guztiontzat. Urte osoan zehar egindako lanaren ostean, momentua iritsi zen elkarrekin ospatzeko eta 6. mailako ikasleei agur hunkigarria egiteko. Goizean, jaialdia jolasekin hasi genuen frontoian. Ondoren, ikasleen eta familien aurrean agurra egiteko unea heldu zen. 6. mailako ikasleek eskolari agur esateko une berezia izan zuten ere. Sorpresa berezi bat prestatu ziguten: Saturday Night abestia dantzatu zuten, eta denok txaloka eta animatzen aritu ginen.💃🕺 Eguna borobiltzeko, bazkari goxoa izan genuen eta jai giro aparta izan zen. Bingoa, apustua, musika... girotu zuten arratsaldea.🎤 Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta bereziki 6. mailakoei, zorte on etapa berrian!

BIBA ZUEK!!📺🎤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.