Saltatu eta joan eduki nagusira

Literatura Astea

Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu zen. Gu oporretan geundenez, aste hau Literatura Astea bihurtu dugu. Atzo, Intza Alkain ipuin kontalaria,  eskolara gonbidatuta  hainbat ipuintxo kontatu zizkien Haur Hezkuntzakoei, horien artean, Kutxa bat.

Gaur berriz, Galtzagorriren Liburuen Altxorra kalera atera eta bikoteka bata besteari ipuinak kontatu dizkiete. Eguraldiak eta guzti lagundu digu, udaberriko primerako eguna izan dugu!

Ostegunerako ere, baditugu hainbat ekintza antolatuta, hala nola, Literatur Maratoia eta Liburu Azoka Txikia. Maratoia, goizean zehar, eskolako ikasleek irratitik ipuin desberdinak irakurri edota kontatuko dituzte, beraz, erne eta adi ibili!!
Azoka berriz, zuek etxetik ekarritako liburuak eskolako atarian salgai jarriko ditugu. Bertan ateratako dirua Segundo Montesera bidaliko dugu.
Animatu zaitezte etortzera, baliteke liburuen artea altxorren bat topatzea.

Eta astea ondo bukatzeko, ostiralean, Lupe Lekuona ipuin kontalaria etorriko da Lehen Hezkuntzako ikasleei hainbat ipuin kontatzera.

Ikusten duzuenez, astea hizkiz eta ekintzaz beteta daukagu!

Iruzkinak

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.

Jaialdia 2016 (2. emanaldia)

Larunbatean, jaialdia ospatu genuen. Maila guztietako ikasleak bertsoak, abestiak eta antzerkiak eskaini zizkiguten. Bazkaltzeko orduan ere anbiente ederra eduki genuen: Hasteko agurrarekin hasi ginen eta aurresku hunkigarri bat prestatu zuten guraso elkartekoek eta bazkaldu ondoren karaoke errezitaldia egon zen. Egun polita pasa genuen elkarrekin! ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, gurasoak, aitona-amonak,...