Ekainaren 14an ospatu genuen gure eskola komunitatearen ikasturte amaierako jaialdia, eta benetan egun berezia izan zen guztiontzat. Urte osoan zehar egindako lanaren ostean, momentua iritsi zen elkarrekin ospatzeko eta 6. mailako ikasleei agur hunkigarria egiteko. Goizean, jaialdia jolasekin hasi genuen frontoian. Ondoren, ikasleen eta familien aurrean agurra egiteko unea heldu zen. 6. mailako ikasleek eskolari agur esateko une berezia izan zuten ere. Sorpresa berezi bat prestatu ziguten: Saturday Night abestia dantzatu zuten, eta denok txaloka eta animatzen aritu ginen.💃🕺 Eguna borobiltzeko, bazkari goxoa izan genuen eta jai giro aparta izan zen. Bingoa, apustua, musika... girotu zuten arratsaldea.🎤 Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta bereziki 6. mailakoei, zorte on etapa berrian!
Eskerrik asko
ErantzunEzabatuoso polita eskerrikasko
ErantzunEzabatuMila esker iñaki
ErantzunEzabatuoso bideo polita ezbanaiz gogoratzen ikusikodut
ErantzunEzabatuIñaki eskerrik asko orain bai ulertuko dugu nola erabiltzen de
ErantzunEzabatuEskerrik asko Iñaki
ErantzunEzabatuEarra Iñaki
ErantzunEzabatuaupa iñeki
ErantzunEzabatuEzbanaiz gogoratzen ikusikodut.
ErantzunEzabatuEskerrik asko Iñaki
ErantzunEzabatu