Eguraldi ona aprobetxatuz "13 pinguinoak" gelakoak mendira irteera bat egin dute.
Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek programan parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!!
Aiba! Pinguinoak garai hontan Adunako mendian? jaja!
ErantzunEzabatuBeno, mendian udazkenaz, paisaiaz eta naturaz gozatu, zoragarria dago eta! Ondo ibili, Aduna zein ederra den ikusiz eta bizituz. Mx!