Ostiralean Arantzadi zientzia elkarteko ornitoligak etorri ziren Perretxikoen gelara eta txorientzako jantokien tailerra egin zuten. Ikasle bakoitzak jantokia eta janaria eraman zuen etxera eramateko. Bukatzeko, baso eskolara eramateko jantoki eta janaria oparitu zigun.
Ekainaren 14an ospatu genuen gure eskola komunitatearen ikasturte amaierako jaialdia, eta benetan egun berezia izan zen guztiontzat. Urte osoan zehar egindako lanaren ostean, momentua iritsi zen elkarrekin ospatzeko eta 6. mailako ikasleei agur hunkigarria egiteko. Goizean, jaialdia jolasekin hasi genuen frontoian. Ondoren, ikasleen eta familien aurrean agurra egiteko unea heldu zen. 6. mailako ikasleek eskolari agur esateko une berezia izan zuten ere. Sorpresa berezi bat prestatu ziguten: Saturday Night abestia dantzatu zuten, eta denok txaloka eta animatzen aritu ginen.💃🕺 Eguna borobiltzeko, bazkari goxoa izan genuen eta jai giro aparta izan zen. Bingoa, apustua, musika... girotu zuten arratsaldea.🎤 Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta bereziki 6. mailakoei, zorte on etapa berrian!
Ze interesgarria, a ze kabi politak egin dituzuen.
ErantzunEzabatuNahia Garcia
Oso polita ,ze interesagarria.
ErantzunEzabatuAraitz Otermin
Ze lan ederra eta zenbat ikasi duzuen! Orain gozatu naturaz eta martxan jarri!
ErantzunEzabatu