Gure Eneko, Markel, Julen eta Xela
neska-mutil jatorrak laukote itzela
poz eta malkoz bete diguzue gela
segi beti izaten zareten bezela
Adunan hazitako gure Eusko labela!
Nahiz marmar egin degun guk zenbait alditan
gustura ibili gera hirutatik bitan
orain Billabonara zoazte korrikan
Adunan ikasia jartzazue praktikan
ondo ibili eta etorri bixitan!
A ze lanak argazki pila hauek topatzen!!! Baina merezi izan du, oso bilduma polita egin duzue.
ErantzunEzabatu