Saltatu eta joan eduki nagusira

ARTISTEN TXOKOA 🎨


Ohianek artisten txokoa sortu du, eta datozten asteetarako lehiaketa bat proposatu du 🏆. Eskolako sarreran5koadro berri jarri ditu eta hauen izenak asmatzen duenak saria irabaziko du

Nola parte hartu?

1.Artisten Txokoko koadroak ondo aztertu.

2.Haien izenak idatzi sarreran dauden papertxoetan.

3. Irabazi 





🏅 Saria?? Ezin dugu aurreratu baina aho txikiarekin esaten dugu, bikaina izango dela.


Epea: Martxoak 31ra arte!!


Zorte on eta sormena martxan jarri, ikusiko dugu zein izan den zure begirada magikoena.

Animatu parte hartzera!!


                                                                      Oihanen koadroa
                                                                    Argazkilaria: Oihan
                                                                          Urtea: 2025

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

BIBA ZUEK!!📺🎤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.