Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Gabon zoriontsuak eskolatik

Adunako eskolatik,  Gabon zoriontsuak eta urte berri on!!!

Makinita eguna

Iritsi da berriro eguna...! Urtero bezala, makinita eguna ospatu dugu. Ikasleek sortutako Scratch jolasak, Wii Dance, Sports, Nintendoak... Jolasean eta dantzan aritu gara goiz osoa.  Gaurkoan, hilabete hauetan guztietan egindako lana eta gero, beste modu batean gozatzeko eguna izan dugu. Eta bihartik aurrera, indarberritzeko oporrak hartuko ditugu. Eguberri zoriontsua pasa, eta laister arte!!

BERRITSU IRRATIA 6. emanaldia

Gaurkoa izan da, ikasturte honetan egin dugun azken irratsaioa. Arkaitz, Nora, Asier, Alaitz, Lander, Ekiñe, Markel, Aiora, Denis, eta Inharri egokitu zaigu gaur irratsaioa egitea eta Iker Irribarria pilotariari egin diogu elkarrizketa. Gainera, gaur zozketa egin dugu eta horren aitzakian  lehiaketan parte hartu dutenen arteko zozketen irabazleak zeintzuk diren ere esan ditugu. Gabonei zuzendutako irratsaioa izan da gaurkoa. Entzun ea gustatzen zaizuen!!!

Torre baserriaren maketa

Maketa eraikitzeko lanetan hasi ginenean lehenengo gauza neurtzea izan zen eta baserrira joan ginen metroak eta koadernoak hartuta. Gure planoak egiteko 1:100 eskala probatu genuen, baina, oso txikia geratzen zenez 2:100 eskalan egitea erabaki. Behin planoak eginda, materiala pentsatu eta eskuratu genuen, orduan, talde bakoitza bere fatxada eraikitzen hasi zen. Hauek izan ziren emandako pausuak: 1. Planoa karton pluman pegatzea. 2. Kuterrarekin moztea. 3. Fatxadak beraien artean pegatzea. 4. Gesso ematea. 5. Margotzea. 6. Apaingarriak jartzea: leihoetako papera, ateetako kartoia, leiho inguruetako kartoia,… 7. Teilatua egitea eta itsastea. 8. Argia maketa barruan jartzea (zirkuitu elektrikoa sortu). 9. Oinarritzat erabiltzeko xafla apaintzea: Raritosek egindako hizkiekin eta harri txikiekin.  Eta hauxe da emaitza!

Bizkaia zubia (Portugalete)

Kaixo! Hona hemen hiru hileko honetan lantzen ari garen Steam proiektuaren prototipoa. Scratch bidez eta Makey-makey plaka erabiliz programatu dugu, eta 3D inpresorarekin hainbat pieza ere inprimatu ditugu, horietako batzuk harizpi eroalez ateratakoak. Orain, zubiaren diseinua Freecad-ekin egingo dugu proiektuari amaiera emateko. Ea gustukoa duzuen!!

TIPIA EGITEN

Bihotzak eta Doraemon taldekoek elkarlanean egindako “tipia” duzue hau. Ideia arkitekturako proiektuarekin lotuta dago eta Doraemon gelakoek Paleolito garaiari buruz aritu ondoren sortutakoa da. Garai hartako gizakiek antzeko etxeak erabiltzen baitzituzten. Oso lan polita egin genuen eta oso ondo pasa genuen elkarrekin. Hemen duzue bideoa: