Apirilaren 4an, Lh3tik LH6rako ikasleek, eguraldi paregabearekin, kirol topaketak ospatu genituen Berazubin, HHko ikasleak berriz, erraldoiak ikustera joan ziren, denek inguruko herrietako eskola txikiekin batera igaro zuten goiza. Mundiala izan zen, eta parte-hartzaile guztiek elkarlanean eta laguntasunez osatutako giroa gozatu zuten. Bazkaltzera denok San Esteban auzoko parkera joan ginen, Aiztondoko eskolekin batera. Bertan, elkar ezagutzeko aukera izan genuen, jolasteko eta beste eskolekin egun bikaina igarotzeko. Harremanak sortu ziren, barreak eta emozioak partekatu ziren, eta guztiek parte hartu zuten jardueren dinamikan. Egun osoa gogotsu eta alai pasatu genuen, eta guztiei eskerrak ematen dizkiegu parte-hartzeagatik. Topaketa honek erakutsi zigun beste behin komunitatearen garrantzia eta elkarbizitza sustatzen jarraitzeko dugun aukera paregabea.
Blog hau aurten gero eta interesgarriagoa eta politagoa osatu dezute. Hurrengo urtean ere holaxe jarraitu, katiatuta egon gaitezen denok norabide berdinean arraunean, AUPA BLOGA! Ondo pasa,disfrutatu egun ezberdin hauetaz ta AUPA ADUNAKO ESKOLA! Muxuak, patxoak...opari!
ErantzunEzabatuZORAGARRIA!!!! Mila esker opari honengatik eta hilabete hauetan jaso ditugun guztiengatik, poza handiz jasotzen ditugun!! Lan bikaina egiten ari zarete, segi horrela!!!
ErantzunEzabatuURTE BERRI ON denoi!!!
eguberrion denoi
ErantzunEzabatu