Saltatu eta joan eduki nagusira

EUSKARAREN EGUNA

Gaur euskararen eguna ospatu dugu eskolan. Arratsaldean hiru hilabete honetan landu dugun gaiarekin lotuz "ITSASOA" altxorraren bila jolastu dugu. Bukatzeko, gurasoen laguntzarekin gorputz mosaiko bat osatu dugu herriko frontoian EUSKARAZ! leloarekin.
Ederki pasa dugu, irudi hauetan ikus daitekeen bezala!

Iruzkinak

  1. Zenbat kolore ta ze festa!gora piratak! uji!gora euskara!

    ErantzunEzabatu
  2. kaixo eskola,oso bikaina oraingoan ere,aupa zuek......gora euskera

    ErantzunEzabatu
  3. Ariznabarreta Blanco familia2014(e)ko abenduaren 7(a) (22:23)

    Biba AdunaKO LORE euskaldun guztiak!!!! Oso ideia polita izan zenuten. Aurrerantzean ere indar guztiekin altxorra zaintzen jarrai dezagun!! Muxuak.

    ErantzunEzabatu
  4. A ze pirata kuadrila duguna Adunan, eta a ze altxorra aurkitu dutena. Oso ideia ona hitza umeekin osatzearena, oso polita geratu da.Segi horrelaxe!!!

    ErantzunEzabatu
  5. A ze nolako festa, altxorra oso goxoa zegoela ikusten dugu. Segi altxor geiagon bila, aupa piratok!!!

    ErantzunEzabatu
  6. Ze ondo pasa genuen. Aupa!!!!!!!

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

Berritsu irratia 21. emanaldia

Ibai, Ander, Jone, Inhar, Ekiñe, Lohitzun, Amaia, Eneko, Urko eta Joanesi egokitu zaigu irratsaioa egitea. Oraingo honetan Imanol Otermin eta Jose Mari Agirre elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Espero dugu zuei ere gustatu izana, eta irratsaioa berriz entzun nahi baldin baduzue, beheko estekan duzue entzungai.

BIBA ZUEK!!📺🎤

Ostegun honetan, gure ikasleak Biba zuek   programan   parte hartu zuten, Aduna eskolako Berritsu irratiaren nondik norakoak kontatu zituzten eta zuzeneko irratsaioa egiteko aukera izan zuten Maialen, Xabier eta Arantxa aurkezleekin batera, telebista eta mikrofonoaren aurrean izatearen emozioa bizitzeko esperientzia paregabea izan zen. Harrotasunez, biba zuek eta biba Adunako herri eskola!! 

Bizikleta martxa Asteasura! 🚴☀️

Ekainaren 13an, LH3tik LH6ra arteko ikasleok bizikleta martxa egin genuen Asteasura. Goizean goiz abiatu ginen eskolatik, kaskoak jantzita eta bizikletak prest genituela. Asteasun goiza pasa genuen: atseden hartu, jolastu eta lagunekin primeran ibili ginen. Sekulako beroa egin zuen! 🌞 Eskolara bueltan, denak izerdituta eta nekatuta baina pozik iritsi ginen. Eta freskatzeko, busti egin ginen urarekin. 💦 Ibilbide eta egun politta izan zen.