Saltatu eta joan eduki nagusira

Eskolako guztiak sukaldaritza lanetan...

Aste batean ere, lau egunez, tailerrak antolatu genituen, eta ikasle eta irakasleok sukaldaritza lanetan aritu ginen. Nagusienek menuak antolatu, 2 urteko eta LH6. mailako bitarteko ikasleak talde desberdinetan janariak prestatu, eta eguerdietan egindako lan guztiaz gozatzeko aukera izan genuen elkarrekin bazkaltzen. Lan handia egin zen, eta primeran pasa genuen!

SUKALDATZEN from adunaikastetxea1@gmail.com on Vimeo.

Iruzkinak

  1. Zuek bai goi mailako sukaldariak! itxura ederra du prestatu duzuen guztiak. Aupa Adunako sukaldariak!!!

    ErantzunEzabatu
  2. A ze sukaldari itxura Adunako txikiak. Oso ideia ona sukaldaritza lantzearena, janaria prestatzeko gogoa pizteko. Aurtengo ikasturte bukaerako festaren bazkariaren prestaketa beraien kontura.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina

Beheko karratuan Iruzkina idatzi ondoren, identitate laukitxoan (Izena/URLa) aukeratu eta zure izena jarri. URL hutsik utzi eta (ARGITARATU).

Blog honetako argitalpen ezagunak

2024/2025 ikasturtea

 Ongi etorri 2024/2025 ikasturte berrira!  Oporrak ondo dsfrutatu ondoren, hemen gaude berriz ere bueltan ikasturte honek ekarriko dizkigun sorpresaz gozatzeko. Ikusten duzuenez, irakasle berriak daude. Hauek ere ilusio haundiarekin etorri dira Adunara, goazen denon artean gure famili txiki haundi hon etara ongietorri goxo eta polit bat egitera! 

Time for bed

When it’s time for bed, I have a shower And put my pyjamas on. I wash my face and I clean my teeth. Then we go to bed And we go to sleep. When it’s time for bed, I have a shower And put my pyjamas on. I wash my face And I clean my teeth. Then we go to bed. But we don’t go to sleep. No, we don’t go to sleep. We read a book!

KIROL TOPAKETAK + ERRALDOIAK

Apirilaren 4an, Lh3tik LH6rako ikasleek, eguraldi paregabearekin, kirol topaketak ospatu genituen Berazubin, HHko ikasleak berriz, erraldoiak ikustera joan ziren, denek inguruko herrietako eskola txikiekin batera igaro zuten goiza. Mundiala izan zen, eta parte-hartzaile guztiek elkarlanean eta laguntasunez osatutako giroa gozatu zuten. Bazkaltzera denok San Esteban auzoko parkera joan ginen, Aiztondoko eskolekin batera. Bertan, elkar ezagutzeko aukera izan genuen, jolasteko eta beste eskolekin egun bikaina igarotzeko. Harremanak sortu ziren, barreak eta emozioak partekatu ziren, eta guztiek parte hartu zuten jardueren dinamikan. Egun osoa gogotsu eta alai pasatu genuen, eta guztiei eskerrak ematen dizkiegu parte-hartzeagatik. Topaketa honek erakutsi zigun beste behin komunitatearen garrantzia eta elkarbizitza sustatzen jarraitzeko dugun aukera paregabea.